Beganoak ez diren landareen arteak

  • Bizitzeko jan beharra dago. Animaliok beste animaliaren bat edo landareak janez bizi gara, ez dago beste biderik. Landareek bere kasa sortzen dute janaria: elikagaiak uretan nahasita hostoetaraino eraman, argiarekin eraldatu eta janari bihurtu eta jan. Horretarako onddo, bakterio eta abarrekin elkarlaguntza antolatzen dute, gehienetan sustraietan gauzatzen dena; landareak zerbait emango dio lagun horri eta hark bueltan beste zerbait: jeneralean ematen duten hori bestearentzako eskuratzea gaitza den zerbait izan ohi da. Eman-hartu horretatik biek lortzen dute etekina, bientzako onuragarria da. Jesus Izco Sevillano botanikariaren arabera, landareen %95 ezin biziko litzateke elkarlan hori gabe, bereziki mikorrizarik gabe, hau da, onddoekin emanhartu gabe. Onddoak lurrean dauden mineralak (nitrogenoa, fosforoa...) xurgatu eta landareari emango dizkio; landareak, bueltan, hostoetan fotosintesi bidez ekoitzitako azukreak (fruktosa, sakarosa eta abar) emango dizkio.


2021eko urriaren 21ean - 09:28
Azken eguneraketa: 12:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Badira elkarlana beste era batera ulertzen duten landareak ere. Landare batzuk beste batzuen bizkar bizi dira, bizkarroiak dira. Bizkarroien eta ostatatzaileen artean era askotako eman-hartuak sortzen dira. Bi multzo nagusitan banatzen dira: ostatatzaileari izerdia xurgatu eta fotosintesia bere kasa eginez bizitzen direnak (adibidez, mihura –Viscum album– zuhaitzen adarretan) eta fotosintesia egiteko gai ez izan eta lapurtzen dutenetik soilik bizi direnak (Euskal Herrian baditugu adibidez kuskula –Cuscuta spp–, Cytinus hypocistis eta Orobanche genero ugaria).

Bere dietako premiak asetzeko beste bide batzuk jorratu dituztenak ere badira, landare haragijaleak, adibidez. Haragijaleak esaten zaie baina batez ere intsektuak eta artropodoak harrapatzen dituztenez, landare intsektujale esatea egokiagoa iruditzen zait. Harrapatutako intsektuak disolbatuz eta liserituz oinarrizko mantenugaiak xurgatzen dituzte.

Landare horietan paradoxa ederra gertatzen da: intsektuak behar dituzte bere loreak polinizatu eta ernaltzeko, eta intsektuak janez osatzen dute bere dieta. Biak erakarri behar ditu beregana, baina noski, polinizatzailea ez du jango. Polinizatzailea lorera erakarri behar du eta jangaia tranpara. Ikaragarrizko arteak garatu dituzte biak bereizteko. Batzuetan loreak tranpak prestatu aurretik irekiko dira. Beste batzuetan loreak eta tranpak urrunduta dituzte, adibidez tranpak lur azalean eta loreak airean txorten luze baten muturrean. Badira, baita ere, erakarri nahi dituztenak limurtu eta berenagatzeko berariazko gai desberdinak sortzen dituztenak lorean eta tranpan; koloreak, usainak edota opari edo sari itxura izan dezakete: polena, nektarra, olioa... Landare leinu bakoitza bere erara egokitu da, intsektuak jatera. Gure espeziearen etorkizuna ere horixe dela gero eta maizago entzuten dut...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


Suteak

Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-15 | Jakoba Errekondo
Arboletarako eroa daukat

Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Eguneraketa berriak daude