BBVAk guda eta injustizia sozialak negozioa egiteko erabiltzen dituela salatu dute

  • BBVAren akziodunen batzar nagusian, Bilboko Euskalduna jauregian, salaketa ekintza bat egin du BBVAren Aurkako plataformak ostiralean. Trajez jantzitako hainbat kidek pintura gorria bota diote beren buruari, bankua odolarekin negozioa egiten ari dela salatzeko.


2017ko martxoaren 17an - 13:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

10:00etan elkarretaratzea egin dute Euskalduna jauregiren aurrean, eta 10:45etan BBVAren aurkako Plataformak egin du salaketa-ekintza. Pintura gorriz busti dira trajez jantzitako hiru lagun, BBVAk “pertsonen odola negozioa egiteko” erabiltzen duela salatzeko. BBVA “ingurumenaren suntsipena, injustizia soziala, xantai korporatiboak, lapurketak, gudaren negozioa eta beste hainbat ezbeharren arduraduna dela”, salatu dute.

Aritz Loiolaren argazkiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BBVA
2022ko martxoaren 24
Jon Narváez, SETEM Hego Haizea elkarteko kidea
"Finantzaketarik gabe ez dago armarik"

2021eko apirilaren 28
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Eguneraketa berriak daude