BBVAk 1.846 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino %40 gehiago

  • Espainiako Estatuan 541 milioi euro irabazi ditu, duela urtebete baino %9,5 gutxiago, 225 milioi euro ordaindu baititu bankuei ezarritako zerga berriagatik. Hala ere, mundu osoko negozioak kontuan hartuta, ia 2.000 milioi irabazi ditu, iaz baino nabarmen gehiago.


2023ko apirilaren 27an - 12:02
Carlos Torres Villa BBVAko presidentea eta Onur Genç kontseilari ordezkaria. (Argazkia: BBVA)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

BBVAk 1.846 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz epe horretan baino %39,4 gehiago. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak argitaratutako datuen arabera, Espainiako estatuan 541 milioi euro irabazi ditu, iaz baino %9,5 gutxiago; izan ere, bankuei ezarritako zerga berriagatik 225 milioi euro ordaindu behar izan ditu. 

Bankuak Bilbon du egoitza soziala, eta Madrilen egoitza operatiboa. Munduko bankurik indartsuenetakoa da, eta batez ere, Espainia, Argentina, Kolonbia, Mexiko, Peru, Venezuela, Uruguai eta Turkiako merkatuetan dago zabalduta. Urtarriletik martxora Mexikon lortu ditu irabazi gehien, irabazi guztien %54. Mexikoren atzetik daude Espainia (%23) eta Turkia (%12).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BBVA
2022ko martxoaren 24
Jon Narváez, SETEM Hego Haizea elkarteko kidea
"Finantzaketarik gabe ez dago armarik"

2021eko apirilaren 28
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Eguneraketa berriak daude