Asteazkenerako eman diote langileen ordezkariei enpresa zuzendaritzatik batzartzeko hitzordua. 12:00etan izanen da. Langileek prest dute enpresari mahai gainean jarriko dioten proposamena.
Azkoienera begira gaude. Gaur baliteke albiste gehiago iristea. Huertas de Peralta lantokiko langileak seigarren eguna dute gaur greban. Zortzi lankideren kaleratzeengatik ari dira protestan. Berriz ere hartzeko eskatzen ari dira. Eta gaurko eman diote langileen ordezkariei enpresa zuzendaritzatik batzartzeko hitzordua. Goizean izanen da eta langileek prest dute enpresari mahai gainean jarriko dioten proposamena.
Abenduaren 26an hasi zuten greba mugagabea botatako zortzi lankideak berriz ere hartzeko eskatuz.
Iazko irailean, langile batzordea osatzeko hauteskundeetan, LABen izenean aurkeztutako migratzaile marokoarrek lortu zituzten jokoan ziren bederatzi ordezkarietatik sei. Orduz geroztik, lan baldintzetan hobekuntzak izan dira enpresan: hainbat kontratu finko bihurtu dira, eta lanaldiak nabarmen murriztu. Baina, tarte honetan, Huerta de Peraltak LABekin lotura zuten lau behargin kaleratu ditu.
Huertas de Peralta enpresak diru publikoa jasotzen du: 280.000 euro LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Onartezina da langile pobreak sustatzea, nabarmendu du sindikatuak. Enpresak zein jarrera hartuko duen, zain daude langileak. Baina badirudi gaur batzartzeko aukera izanen dutela.
Greba mugagabean segitzen dute eta lantokiko atarian protesta eta informazioa zabaltzen. Horrez gain, urtarrilaren 4an elkartasun eguna deitu dute Azkoienen. Huertas de Peralta lantokiaren parean eginen dute protesta eta urtarrilaren 7an astelehenarekin protesta Iruñera ekarriko dute. Manifestazio deia egin dute eguerdiko 12etan udaletxe plazatik. Hori bai, gaurko batzarretik akordioarekin irtengo balira bertan behera utziko lituzkete deialdi horiek. Oraingoz baina, mantendu egin dituzte.
Joan den ostiralean Iruñean egindako manifestazioaren ondoren, Huertas de Peralta enpresaren atarian egin zuten protesta. Kamioiak sartzea oztopatu nahi izan zuten, eta LAB sindikatuak salatu duenez, lehen egunean bezala, oldartu egin zaizkie foruzainak beharginei. Zaurituak eragin dituzte; horien artean dago Huertas de Peraltako langile batzordeko burua. Liskar horiek direla eta, oldarraldia dela eta, Mari Jose Beaumont Barne Kontseilariaren dimisioa eskatu du LAB sindikatuak.
Egurdiko Euskalerria Irratiko Iruñerrian Gaur albiste kontakizunean hitz eginen dugu Ramon Lacalzada LAB sindikatuko ordezkariarekin Huertas de Peraltako langileek enpresa zuzendaritzarekin izandako bilerak zer eman duen jakiteko.
Albiste hau Euskalerria Irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]