Bateragune auziko defentsak errekurritu egin du epaiketa errepikatzeko ezohiko agindua

  • Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka –auzia errepikatzea agindu zuen– errekurtsoa jarriko dutela Konstituzio Epaitegian jakinarazi dute asteazkenean. Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Rafa Diezek jada gutxienez sei urteko espetxe zigorrak bete zituzten auzi honegatik.


2021eko otsailaren 3an - 17:06
Bateragune auziko bost kideak. (Aritz Loiola / Foku)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pertsona bat ezin dela bi aldiz gertaera berengatik epaitu argudiatuta, Espainiak Konstituzio Epaitegira joko dute Bateragune auziko kideek. Naizen Ramon Solak jakinarazi du asteazkenean aurkeztu dutela errekurtsoa, eta bertan jaso dutela Auzitegi Gorenaren erabakia bertan behera uztea.

Errekurtsoaren argudio nagusia da Otegi eta Diezek sei urte eta erdiko espetxea, eta Jacinto, Zabaleta eta Rodriguezek seina urteko zigorra bete zutela. Gainera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018an ebatzi zuen auzipetuen eskubideak urratu zituztela.

2012an zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko auzipetuak. 2018ko azaroan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi zuen epaiketa “inpartziala” izan zela, eta ondorioz Espainiako Auzitegi Gorenak epaia indargabetzea erabaki zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025eko azaroaren 27
Berriketa gutxi
BEZa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.