Bastidan bi ikastetxe eta Gasteizen bat itxi dituzte koronabirusagatik

  • Haur batek positibo eman du koronabirusaren test medikuan, eta beste eskolako haurrekin ere harremanetan egon denez, bi eskolak zarratzea erabaki dute hamalau egunez gutxienez.Gasteizen bi irakaslek positibo eman dute eta beste abisurik izan arte ikastetxea itxi dute.


2020ko martxoaren 9an - 10:30
Azken eguneraketa: 2026-02-04 08:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berrogeialdia bete ez zuen pertsona batekin harremanetan egondakoa zen haurra, eta horrez gain, Harotik (Errioxa, Espainia), infekzioaren foku handienetako batetik 40 ikasle inguru joaten dira Bastidako eskoletara. Herri horretan 39 kutsatu daude, Gasteizen elizkizun baten egondakoak guztiak. Uste da elizkizun horretan kutsatu zirela.

Gasteizko Odon de Apraiz ikastetxea ere itxi dutela jakinarazi du Aleak. Bi irakasle koronabirusaz kutsatu direlako eman dute ikastola ixteko agindua, eta gurasoei jakinarazi diete ikastetxea itxita egongo dela beste abisurik egon arte.

Bost pertsona hil dira jada Euskal Herrian, guztiak 80 urtetik gorakoak eta beste gaixotasun batzuen eraginez. 109 kutsatu daude Euskal Herrian, beraietatik 43 ospitalean. Azkeneko orduetan bereziki egin dute gora kasuek, EAEn 32 eta Nafarroan hiru kasu berri aurkitu dituzte. Hildakoek ere azken orduetan gora egin dute; 92, 88 eta 87 urtetako hiru emakume izan dira, hiruak Araban.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...