Baserriko Uzta ekimenak abuztuaren 26an ospatuko du Udako Uzta Biezko Baserrian, Atxondon

  • Uger musika taldea izango da Udako uzta girotzen abuztuaren 26an Biezko Baserrian. EHKOlektiboak kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batzeko helburuarekin antolatzen du Baserriko Uzta ekimena. Udazkeneko Uztak ere data eta lekua ditu: azaroaren 18a, Arbonan.


2023ko abuztuaren 22an - 06:45
Azken eguneraketa: 2023-08-23 08:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxondoko Biezko Baserriak hartuko du txanda Udako Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean. Abuztuaren 26an Anerrek eta Oihanek beraien baserriko ateak parez-pare irekiko dituzte: “Hainbeste urte EHKOlektiboko talde eragilean ibilita, aurten gurean tokatzen da Baserriko Uzta egitea. Lehen aldia da Biezkon horrelako zerbait egiten duguna eta espero dugu gure bezero eta lagunen laguntza jasotzea. Ardura handia da guretzat eta espero dugu ahalik eta ondoen pasatzea, jai eder bat egitea eta jende anitza hurbiltzea”, adierazi du Anerrek.

2007. urtean inguruko herrietan etxez etxe banatzeko saskiak egiten hasi ziren baratzean ekoiztutako produktuekin. Orain beste salmenta puntu gehiago dituzte: Durangoko merkatuan larunbatetan, Durangoko Marisatsa kontsumo elkartean eta Arrazolako Amillena jatetxean, adibidez. Horrela, baserritik bizitzeko erabakia hartu zuten.

Oso etxalde dibertsifikatua da Biezko. Baratzeaz gain fruta arbolak, oiloak, oilaskoak, erleak, fruitu txikiak, sendabelarrak, baso jangarria eta nekazal-turismoa dituzte, besteak beste. “Landetxea duela 6-7 urte ireki genuen. Leku lasaia eta erosoa eskaintzen saiatzen gara, talde edo familia handiak elkartzeko aukera ematen duena”.

Animalia-trakzioa erabiltzen dute sarritan. Nahiz eta traktoreari uko ez egin, baratzea astoekin lantzen dute. Horrez gain, beraiek landuriko sendabelarrak eraldatu eta destilatzen dituzte xanpuak, xaboiak, kremak eta abarrak egiteko.

Udako Uzta

Ekitaldia goizeko 10:30ean hasiko da ongi-etorriarekin, Axpeko parkinetik Biezkora pasiera gidatua egingo da bertako historia eta kontuak entzunez. Ondoren etxaldearen bisita egingo da hamaiketakoarekin bukatuz. 12:30etik aurrera, Uger rock talde bilbotarrak girotuko du hitzordua eta amaitzean, bazkaria egingo da:  EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatua eta Arrazolako Amillena jatetxekoek prestatua. Arratsaldean zenbait ekintza egongo dira, hala nola: bakarrizketa saio bat, Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik; Astoturfer musika taldearen kontzertua, zeinetan Biezko baserriko Anerrek gitarra jotzen duen; eta Sendabelarren Destilazio tailerra, zeinetan sendabelarrak bildu eta alanbikean destilatuko diren Biezko baserriko Oihanerekin.

Nola parte hartu?

Baserriko Uztan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira, etxaldeko bisita, ekitaldiak, bazkaria eta tailerra barne. 6-12 urte bitarteko haurrek 15 euro. Eta 6tik beherakoek doan. Aurretik izena eman beharko da, tokia mugatua baita.

Akanpatzeko aukera

Edizio honetako egitaraua oparoa izango da. Hori dela-eta, oraingoan berezitasun bat egongo da: bertan akanpatzeko aukera. Horrela, lagun taldeak zein familiak animatu nahi dira esperientzia bere osotasunean bizitzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren itzal bizigabea

Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Baratzegintza agroekologikoa
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak

Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]


Eguneraketa berriak daude