Bartzelonako Udalak 1.000 etxebizitza jarri ditu jada alokairu merkean

  • Bartzelonako Udalak lortu du alokairu eskuragarriaren merkatuan1.097 etxebizitza sartzea. Ada Colau alkateak ziurtatu du legealdiaren amaierarako 10.000 etxebizitza publiko lortzea aurreikusten duela.


2017ko martxoaren 30ean - 12:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Barcelona en Comú alderdiaren apustu nagusietako bat etxebizitzarako sarbidea zen, baina Hipotekak Kalteturikoen Plataformako bozeramaile ohiak Bartzelonako alkatetza eskuratu zuenetik higiezinen jarduerak gora egin du eta alokairuen pisuak garestitu dira. Hortaz, Udalak adierazi du beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela arazoari aurre egiteko.

2016. urtearen amaieran martxan jarri zuten Tu tens la clau kanpaina (Zuk duzu giltza) etxebizitza hutsak eskuratzeko, eta dagoeneko 100 lortu dituzte, udalaren Etxebizitza Poltsan zeudenekin elkartu dituztenak.

Legegintzaldia amaitzen duenerako 6.500 etxebizitza publiko izatetik 10.000 izatera pasatzea lortu nahi duela adierazi du Ada Colauk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!