Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak deitu du elkarretaratzea, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi ostean zerbitzu publikoetarako azpikontratetan ezin dela gutxieneko euskara maila eskatu. Barakaldoko 26.000 euskaldunentzat "injustizia" dela salatu du elkarteak, eta "halakorik ez normalizatzeko" mobilizatzera deitu. Elkarretaratzea ostiralean izango da, 19:00etan Bide Onera plazan.
Barakaldoko zerbitzu publikoetarako kontratuan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka egin du EAEko Auzitegi Nagusiak joan den astean. Euskalgintzako eragileek, eta hainbat sindikatu eta alderdik ebazpenaren larritasuna salatu dute, legez bermatuta dauden hizkuntza eskubideak urratzen dituela argudiatuta. Ostiral honetan, urtarrilak 13, elkarretaratzea egingo dute Barakaldoko Bide Onera plazan 19:00etan, Barakaldarren hizkuntza eskubideen alde. Justizia denontzat! lelopean.
Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak egin du deialdia, eta babesa eman dio Euskalgintzaren Kontseiluak. Azken honek irmoki gaitzetsi zuen Auzitegiaren ebazpenaren "zartakoa" eskubideen aurka. Barakaldoko Udalak helegiterik ez jartzea erabaki ostean, Kontseiluak azaldu zuen aurre egiteko arrazoiak bazeudela, "epaiak ez dituelako indarrean dauden dekretuak errespetatzen". Dekretuon arabera, baimenduta dago administrazio publikoetako zerbitzuak euskaraz bermatuta egoteko hizkuntza-klausulak ezartzea kontratuetan.
"Injustiziak normalizatzeari uko"
Barakaldoko euskaldunak ere "asaldatuta" daude, eta asteartean 50 pertsona bildu ziren bilera irekian: "Herrian 26.000 euskaldunen eskubideak urratzen dira udalaren zerbitzu publikoak erabiltzean", salatu dute. Denen artean "legea betetzeko" lana egin nahi dute, eta horretarako ekimenak abian jarriko dituztela iragarri: "Hizkuntza eskubideak defendatzeko kanpaina, urratzeen aurrean salaketak jartzeko informazioa eta bitartekoak eskaintzea herritarrei, edota TELP ikastaroekin (hizkuntza formakuntza) hastea".
"Halako injustiziak normalizatzeari uko" egitearen garrantzia nabarmendu dute, eta horretarako elkarretaratzean parte hartzera deitu. Kontseiluak gehitu du "herritar guztien eskubideak ere jokoan" daudela.
Nere Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]