Barakaldok gaitzetsi egingo du emakume bati taldean egindako sexu erasoa

  • Igande goizean emakume bati sexu erasoa egin zion gizonezko talde batek. Gertakaria salatzeko, elkarretaratzea deitu dute ostegun arratsaldean.


2019ko apirilaren 11n - 13:49
(Argazkia; Barakaldo Digital)

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera emandakoaren arabera, sexu erasoa apirilaren 7an gertatu zen Barakaldon (Bizkaia), goizeko 07:00etan. Gizonezko talde batek kaletik zioan emakume bati eraso egin zion, ukituak eginez eta dirua lapurtuz. Kaletik zioan herritar baten laguntzarekin, emakumeak erasotzaileengandik urruntzea lortu zuen.

Erasotuak Ertzaintzara jo zuen jarraian, baina polizia agenteak erasoa gertatutako lekura hurbildu zirenerako, erasotzaileak ez zeuden bertan. Inguruetan atzeman zituzten erasotzaileetako bi, eta atxilo eraman. 25 eta 26 urte dituzte. Ertzaintza gertakarien inguruko ikerketa egiten ari da, gainontzeko erasotzaileak atzemateko helburuarekin.

Elkarretaratzea

Erasoaren aurrean gaitzespena adierazteko, elkarretaratzea deitu dute ostegunean, 18:00etan Barakaldoko Herriko Plazan.

Elkarretaratzera deitzearekin batera, hitza hartu du Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak. “Agente sozial, politiko eta instituzional ororen” ardura pertsonal eta kolektiboa exijitzeaz gain, autodefentsa feministaren aldarria egin dute, emakumeei indarkeria matxistaren aurrean erantzutera dei eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Onintza Enbeita: "Erasotzailea inpunitate osoz mugitzen den bitartean, biktima beldur da kalera bakarrik ateratzeko"

Mario Lopezek lau herritarri jarritako salaketa artxibatu egin du epaileak. Sare sozialak eta kaleak protestaz bete ziren, saskibaloi jokalari batek salatu zuenean Lointek Gernikako kirol entrenatzaile Mario Lopezek sexu gehiegikeriak egin zizkiola. Bueltan, Lopezek lau... [+]


Cristina Rivera Garza. Hildakoekin idaztea
"Zerbait gertatzen da munduan kolektiboki esaten dugunean norbait falta zaigula"

Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta... [+]


2024-05-21 | ARGIA
Nafarroan epaitu gabe gelditu den bortxaketa bikoitza aztertuko du Estrasburgok

2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]


2024-05-08 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude