"Balore arrazista, matxista eta klasistak bultzatzen dituzten guneei boikot"

  • Martxoaren 7an Bilboko Back&Stage aretoko Harreman Publikoetako langileen arteko WhatsApp elkarrizketa baten pantaila-argazkia zabaldu zen zare sozialetan. Bertan, arduradunak langileei sarrerak arretaz banatzeko agintzen zien, besteak beste "moroei" ez saltzeko. Mezua benetakoa dela egiaztatu ondoren, Ernai antolakundeak "balore arrazista, matxista eta klasistak" bultzatzen dituzten guneetan "ez kontsumitzeko" deia zabaldu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 22an - 10:38

Duela bi aste Bilboko Back&Stage aretoko Harreman Publikoetako langileen WhatsApp talde bateko elkarrizketa baten pantaila-argazkia argitara atera zen. Bertan, Back&Stageko Harreman Publikoen arduraduna zirudien kide batek aginduak bidaltzen zizkien gainontzeko langileei. Argazkian ikusten den bezala, elkarrizketako azken zuzentarauak "cuidar mucho el perfil de las personas a las que vendéis (no moros, ni gentuza)" zioen.

Pantailazoa arin mugitu zen sare sozialiatetatik, eta Back&Stage aretoak hurrengo egunean Facebooketik zabaldutako komunikatu batean gezurretakoa zela adierazi zuen. "Difamazioen aurrean beharrezkoak diren neurri legalak" hartuko zituztela ere azaldu zuen aretoko zuzendaritzak.

Ernai gazte antolakundeak gaur zabaldu duen komunikatu batean azaldu du argitara emandako komentario arrazistak Back&Stagekoak zirela egiaztatu dutela, eta ondorioz aretoko zuzendritzaren izenean zabalduko adierazpenak "gezurrezkoak" direla salatu du.

Bilbon eta inguruetako diskoteka eremu askotan "horrelako jarrera arrazista eta klasistak oso ohikoak" direla salatu du Ernaik, eta deia luzatu die gazteei jai giroan non kontsumitu eta zelan harremantzen diren hausnartzeko. Jarrera arrazistez gain, "emakumeen gorputza erreklamo moduan saltzea" ere oso ohikoa dela salatu dute. Ondorioz "diskriminazio arrazista eta balore matxistak eta klasistak" bultzatzen dituzten establezimenduetan ez kontsumitzeko deia zabaldu du gazte antolakundeak.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude