Bake prozesua, birgizarteratzea

  • Bakea Bidea, Harrera eta Coistek konferentzia bat antolatu dute datorren ekainaren 25erako, eta aurreratutakoaren arabera, preso politikoen “birgizarteratzea" bake prozesuaren baitan” hartuko dute mintzagaitzat (euskal eta irlandar preso politikoez arituko direlakoan gaude, bai eta, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako “bake prozesuaz" ere).


2019ko ekainaren 21ean - 08:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sozialdemokraten, epel jokatzen dutenen, burokraten eta, oro har, norberaren ongizatea lortzea xede nagusitzat dutenen kontura “oraindik hamaika ikusteko jaioak gara” esan dugu sarritan kideon artean koiunturazko politika orokorrari eta partikularrari buruzko eta gauzatu beharreko ildo politikoari buruzko barne eztabaidetan. Euren burua euskalduntzat, irlandartzat, eusko-espainiartzat edo direnak direlakotzat jotzen badute ere.

Modu laburrean bada ere, "bake prozesuaz" hitz egingo dugu. Euskal Herrian behintzat, 2009 amaierarako, borroka politiko-militarra desfasaturik zegoela ziurtzat ematen ziguten, eta horixe zela nazio eta gizarte askapenerako prozesuan aurrera ez egiteko arrazoi eta kontraesan nagusia, horrenbestez, indarkeriaren monopolioa estatuaren (kapitalaren) esku uztea zen bidezkoa eta, euskal gizarte helduak desobedientzian oinarritutako dinamikari ekin behar zion.

Desobedientzia izpirik ez, ezertxo ere ez. Horra, PSOE-GALi emandako babesa eta, itun autonomista espainiar berriaren hitzaurrea dela eta, EAJko burgesia eusko-espainiarrarekin egindako akordioak, Euskal Estatu Sozialista lortzeko modurik ez dagoen arren, eta hori guztia hamar urte baino gutxiagotan.

Halako dinamikaren bidez lortuko litzateke ordura arte eta azken 60 urteetan Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua lortzeko gai izan ez zena. Alegia, eta den-dena kolpetik ez esatearren, nazio eta gizarte askapenerako helburu nagusiak lortzea demokraziaren makilatxo magikoaren bidez, okupatu eta esplotatzen gaituen sistemaren demokrazia, hain zuzen ere.

Asko laburbilduz, desobedientzia izpirik ez, ezertxo ere ez. Horra, PSOE-GALi emandako babesa eta, itun autonomista espainiar berriaren hitzaurrea dela eta, EAJko burgesia eusko-espainiarrarekin egindako akordioak, Euskal Estatu Sozialista lortzeko modurik ez dagoen arren, eta hori guztia hamar urte baino gutxiagotan.

Era berean, gure memoria freskatzeko ondoko hauek aipatuko ditugu: porrot egin zuen negoziazio estrategia (ustez, esku hartzeko eremu justua, baina kapitalak eta gure kasuan Frantziak eta Espainiak erabat hondatua) eta Mendebaldeko Europan, azken hamarkadetan, geratzen zen gotorleku iraultzaile gutxitako bat espainoldu eta frantsesteko etengabeko ahaleginak eskuinaren aldetik. Hau da, demokrazian bizi gara, askatasunez bozka dezakegu eta askok soldata ona jasotzen dute. Baina, egia esan, demokrazia da okupatu eta esplotatzen gaituen legea, eta libre ez izateaz gain, diruz justu gabiltza edo egoera txarragoan gaude.

Behin eta berriro gauza bera ekarriko dugu gogora, ez dago etorkizun askerik nazio zapalduarentzat, baldin eta zapaltzailearen legeria oinarritzat hartzen bada. Klase kapitalistak ez du inoiz gerra tresneria prestatuko (Estatua, sistema ekonomikoa, alderdiak, sindikatuak, komunikabideak eta abarrak), baldin eta bere interesak babesteko ez bada, halaber, bere legeriak eta bere demokraziak ez dituzte inoiz zapalduak eta esplotatuak kontuan hartuko. Euskal herri langileaz ari gara. Era berean, ez du inoiz onartuko bere instituzioetan (ezta kanpoan ere)euskal langileak euren etorkizunaren jabe izaterik, ez modu onean behintzat.

Zoritxarrez ez dugu ezer berririk kontatzen. Ondorengoa da Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren arazorik behinena, bada, bere burua halakotzat jotzen duenak ez dakiela noraino iritsiko diren bere egitura politikoak: atzo Obamarekin eta gaur Trumpekin, POSE-GAL espainiar ezkertiartzat hartzen da, EAJ beharrezko da kezko itunak egiteko. Gaur egun, esku hartzei, itunei, aliantzei, bere egitekoari, justifikazioei... dagokienez, EH Bilduk jarduten du frantses edo espainiar sistemaren alderdi bat gehiago bezala.

Zoritxarrez ez dugu ezer berririk kontatzen. Ondorengoa da Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren arazorik behinena, bada, bere burua halakotzat jotzen duenak ez dakiela noraino iritsiko diren bere egitura politikoak: atzo Obamarekin eta gaur Trumpekin, POSE-GAL espainiar ezkertiartzat hartzen da, EAJ beharrezko da kezko itunak egiteko

Halaber, tamalez, kokapen-arazo bat daukagu halako kritika egiten dugunok, horretara, kostatzen ari zaigu jakitea nondik gatozen, nola iritsi garen egoera honetara eta zein diren gure perspektibak. Gure iritzirako, klase posizioak zituzten eta dituzten iraultzaileen artean jarrera okerrak nagusitu ziren, denok elkarrekin herri zapaldu gisa aurrera egitekoak, alegia. Alabaina, azkenean euskal burgesia txikiaren estalpean ibili gara eta gabiltza, bai eta, banketean parte hartu nahi izan  duten burokrata eta oportunista guztien estalpean ere. Espero dezagun iraganean egindako akatsak ez  errepikatzea.

Gauzak horrela, eta aipatu konferentziaren izenburuari erreparaturik,hau da, “preso politikoen birgizarteratzea” eta “bake prozesua”, eskertzekoa da mozorro ia osoa kentzea eta oraindik sinesgogorrei argixeago ikusaraztea hurrengo hauen arteko osotasuna: "Sortu Bidea, birgizarteratzea, preso politikoak eta bake prozesua".

Makabroa den desastre politiko, humano eta etiko honen aurrean dialektikoki oraindik erreakzionatzen ez dutenei zera aipatuko diegu: nazioarte mailan zer esan nahi dute birgizarteratzeek, Sortu Bideek, bake prozesuek...? Bada, estatu okupatzaile eta zapaltzailearekiko edo kapitalaren uneko diktadurarekiko matxinatuen sumisioa.

Hemen ez dago bake prozesurik, borroka prozesua baizik, eta klase posizio argia duen euskal nazio askapenerako mugimendu sozialista eta iraultzailea orain osatzea da kontua, izan ere, 60 urte eta gero helburu nagusiak bere horretan darrai: Euskal Estatu Sozialista eratzea.

 

 

 

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude