Baionako komisarian bortizkeria sexistagatik salaketa jartzea ukatu zaiola salatu du emakume erasotu batek

  • Bikote ohiaren partetik jasandako bortizkeriagatik egindako salaketak Baionako komisaldegian ez direla kontutan hartzen jakinarazi dute hainbat emakumek, Kazeta.eus komunikabidean egindako lekukotasun baten bidez.


2020ko abenduaren 22an - 09:20

Kazeta.eus-ek jasotzen duenaren arabera, bikote ohiaren partetik erasoak jasandako emakumea abenduaren hasieran joan zen Baionako komisaldegira. Biktimak aitortu du "babesgabe" irten zela bertatik, ordea. Lagun batek bertararte lagundu zion arren, ezin izan zuen bere bikotekide ohiaren kontra salaketarik jarri. Hamar minutuko adierazpenak jaso zizkioten biktimari, salaketa jartzea eragotziz gainera. Emakumeak aitortu du "lotsaturik eta bertatik ateratzeko beharrarekin" sentitu zela une oro.

Komunikabideari adierazten duenez, ez da kasu isolatua izan berea, Asanblada Feministaren baitan berearen berri emanik,  hainbat lekukotasun agertu direlako.

Baionako komisaldegira joan beharrean, jendarmeriara joateko gomendioa luzatu du emakume erasotuak, bertan entzuna eta kontutan hartua izan dela zehaztuz.

Komisaldegiak gezurtatzen du informazioa

Komisaldegiko arduraduna den Julien Safieddinerekin hitz egin du Kazeta.eus-ek. Safieddinerek adierazi du ez dela "inondik inora" honelako kasurik izan bere komisaldegian, eta bortzikeriaren biktima diren emakumeei "beti" babestu zaiela betan. "Printzipio gisa, salaketak sistematikoki onartuak dira" dio. Komisaldegiko arduradunak jakinarazi du, Adin txikikoen eta Familia aferen Brigada, gai hauei buruz arduratzen dela, eta "bereziki emakumez" osatua dela.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude