Bikote ohiaren partetik jasandako bortizkeriagatik egindako salaketak Baionako komisaldegian ez direla kontutan hartzen jakinarazi dute hainbat emakumek, Kazeta.eus komunikabidean egindako lekukotasun baten bidez.
Kazeta.eus-ek jasotzen duenaren arabera, bikote ohiaren partetik erasoak jasandako emakumea abenduaren hasieran joan zen Baionako komisaldegira. Biktimak aitortu du "babesgabe" irten zela bertatik, ordea. Lagun batek bertararte lagundu zion arren, ezin izan zuen bere bikotekide ohiaren kontra salaketarik jarri. Hamar minutuko adierazpenak jaso zizkioten biktimari, salaketa jartzea eragotziz gainera. Emakumeak aitortu du "lotsaturik eta bertatik ateratzeko beharrarekin" sentitu zela une oro.
Komunikabideari adierazten duenez, ez da kasu isolatua izan berea, Asanblada Feministaren baitan berearen berri emanik, hainbat lekukotasun agertu direlako.
Baionako komisaldegira joan beharrean, jendarmeriara joateko gomendioa luzatu du emakume erasotuak, bertan entzuna eta kontutan hartua izan dela zehaztuz.
Komisaldegiko arduraduna den Julien Safieddinerekin hitz egin du Kazeta.eus-ek. Safieddinerek adierazi du ez dela "inondik inora" honelako kasurik izan bere komisaldegian, eta bortzikeriaren biktima diren emakumeei "beti" babestu zaiela betan. "Printzipio gisa, salaketak sistematikoki onartuak dira" dio. Komisaldegiko arduradunak jakinarazi du, Adin txikikoen eta Familia aferen Brigada, gai hauei buruz arduratzen dela, eta "bereziki emakumez" osatua dela.