Bai, NATO, ongi ezagutzen zaitut

  • "Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik izan, baina badakit Hego Euskal Herriko 931.367 gizon-emakumek, boto emaileen %62 NATOren parte izateari ezezkoa eman ziotela."

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez, ez zintudan zure sorreran ezagutu. Ez nuen bloke kapitalista eta sozialistaren arteko gerra hotza ezagutu. Ez nuen Berlingo harresia ezagutu, ezta hau erortzean zuk izan zenuen garapena. Eta bakea ere ez dut ezagutu, ezta zu gabeko egoerarik. Ez dut erreferendumik ezagutu, eta noski, duela 30 urte ez nuen bozkatzerik izan, ezin izan nuen erabaki zure egitura militarraren parte izan nahi nuen ala ez. Ez baiezkoa, ezta ezezkoa. Ez nuen bozkatu, eta ez dut geroago izaterik izan.

Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik izan, baina badakit Hego Euskal Herriko 931.367 gizon-emakumek, boto emaileen %62 NATOren parte izateari ezezkoa eman ziotela.

Badakit ere zein izan zen estatuko alderdi handienen jarrera, “de entrada no” hartatik hasita baiezko borobiletara, baina “NATOri ez, Euskal Herriari bai” ere bazegoen. Nik ez nuen ezagutzerik izan, baina badakit garaipen hori sentimendu antiinperialista, subiranista eta elkartasunezkoari esker izan zela, maila guztietako lan izugarriarekin uztartuta: maila sozial, politiko, sindikal zein herri mugimenduan. Eta badakit, justiziaren aldeko borrokak memoria kolektiboaren bidez transmititzen direlako, eta memoria daukagu.

Ez dut zure gerrarik sufritu, baina badakit erakusten duzun aurpegi humanitaristaren azpian beste bat gordetzen duzula, badakit Jugoslavia, Irak, Afganistan eta Libia guztiz suntsituta utzi dituzula. Eta bai, Sirian eta Ukrainan egin dituzun interbentzio erdi-ezkutuak ere ezagutzen ditut. Badakit baita ere, inbaditzen dituzun herrien baliabide naturalak lapurtzeaz gain, zure hegemonia mundiala kolokan jartzen duen edozein herri zein mugimendu zapaltzen duzula, bloke kapitalista, inperialista heteropatriarkala sarraskiaren bidez defendatzen duzula.

Ez duzu nire herria bonbardatu, ez dut zuk jaurtitako bonben hotsa entzun; baina gertu sentitu ditut. Elkartasunak munduko edozein tokitan, edozeinen aurka egindako injustizia oro modurik sakonenean sentitzera naramalako. Gainera, badakit zure injustizien konplize izatera behartzen nauzula, nire lurretan entrenatzen zarelako, nahiz eta duela 30 urte ezetz esan zizuten hemen. Bardeak bezalako natur gune babestu batean jaurtitzen dituzu bonbak, gero praktikan aplikatzeko. Militar turkiarrak entrenatzen dira hemen adibidez, gero biztanleria kurdua masakratzen duten horiek, bere askapen nazional, sozial eta generozkoaren alde borrokatzen den biztanleria.

Hainbeste min egiten dizuten borroka horiek, eta defendatzen dituzun boteretsuei. Eta badakit zenbaitetan “emakumeek jasaten duten zapalkuntzaz askatzeko” argudioa erabili duzula interbentzioak egiteko, Afganistanen esaterako, baina errealitatea bestelakoa da. Zure interbentzioen ondorioz sexu esplotazioa eta emakumeek sufritzen duten biolentzia areagotu egiten da, NATOko kideek zuzenean parte hartu dute emakume eta neskatoen negozio eta bortxaketetan, mugetan trafikatuz. Muga horietan, bai, non gaur bezala atzo ere milaka desplazatu eta errefuxiatu pasa izan dira, gehien-gehienak emakumeak.

Ez, duela 30 urte ez nuen bozkatzerik izan, eta ezin dut egin. Eta badakit erreferendum hartan hartutako erabakia ez dela izan errespetatua, eta gainera Bardeetako poligonoa inposatzen diguzue. Badakit bloke sozialista desagertuta ere, zure etsai historikoa, zuk ez duzula amore eman; amore ematetik urrun, munduko agenda inperialistan lehen mailako agente politiko-militar bezala kokatu zara. Erabaki politikoak hartzen dituzula badakit, 2014ko Newporteko (Gales) goi bileran egin zenuen bezala, potentzia berrien aurkako estrategia politiko-militarra diseinatuz. Besteak beste gastu militarra igoarazi zenien estatuei, zabalpen azkarreko indar bat sortzea erabaki zenuen, eta 2015eko amaieran Bardeetan izan ditugun Trident Juncture maniobra erraldoiak egitea ere bai.

Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik zian, baina nire herriak garai hartan egin zuen bezala, nik ere, gaur, ezetz esango nizuke. Erabaki hori egi bihurtuko dugu, memoria dugulako. Baina ez horregatik bakarrik, edozeinen aurka, edonon egiten den injustizia oro modurik sakonenean sentitzen duen herri bat izaten jarraitzen dugulako, izan Libia, Siria, Ukraina zein Euskal Herria. Borrokan diharduen herria gara, internazionalistak gara, eta ongi ezagutzen zaitugu.

Horregatik, gaur, ezetz esaten jarraitzen dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude