Babesa eskatu dute Osakidetzako iruzurra salatu zutenek

  • “Salatu nahi dugunak indarra izan dezan, aurpegia eman beharrean ikusi dugu gure burua: mendekua jasaten ari gara Osakidetzako oposaketetan izandako iruzurra salatu genuelako”, adierazi dute Roberto Sánchez eta Marta Machok. Eldiario.es hedabideak eman du honen berri.


2019ko urtarrilaren 23an - 15:28
Marta Mocho eta Roberto Sanchez, Elkarrekin Podemoseko Cristina Macazagarekin bilduta / Argazkia: Eldiario.es
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Debagoienako ospitaleko anestesistak dira Sánchez eta Macho, eta iazko ekaineko azterketan irregulartasunak izan zirela salatu zuten. Osakidetzako “traidoreak” direla esan dute: “Denak jakitun ziren zerbait zabaldu genuen; Osakidetza ‘saldu’ dugu”. Gogotik ordaindu dutela diote, eta orduz geroztik ez dituztela begi onez ikusten: “Goi-karguek ez gintuztela ikusi ere egin nahi esan ziguten; hori izan zen lehen erreakzioa”. Sabin Etxean “fitxatuta” zituztela ere esan zieten.

Salatzaileak ez kaleratzeko lege proiektua

Mehatxuen harira, Elkarrekin Podemos alderdiarekin bildu dira. Lege proiektu bat sortzea da helburua, salaketa egin duten langileen kontratuak babesteko eta kaleratzeak saihesteko. EH Bildu koalizioa gauza bera egiten ari da ustelkeria kasuak salatu dituztenekin –De Miguel kasua, batik bat–, eta posible da lege orokor eta bateratu bat aurkeztu eta indarrean jartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
Eguneraketa berriak daude