Azterketa ereduak kolektibizatzeko dei egin dute Ibaetako Guneako asanbladako kideek

  • Kolektibizazio proiektu bat jarri dute martxan aurtengo ikasturtean Ibaetako campuseko Guneako asanbladako kideek, "beste logika baten baitan harremanak eraikitzen hasteko, elkartasuna ardatz izanik". Hori dela eta, azterketa ereduak partekatzeko dei egin dute.

Zabaldu duten kartela.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 9an - 08:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Kapitalismoaren mesedetan dagoen hezkuntza eredu honek inposatzen duen lehiakortasunaren aurrean", kolektibizazio proiektu bat jarri zuten abian Guneako asanbladakoek. Elkartasuna ardatz izanik, apunteak partekatzeko proiektuari ekin zioten. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako ikasleak izan ziren ekimenaren bultzatzaileak.

Asmo honen baitan, proiektu berri bat proposatu dute asanbladako kideek. Apunteak ez ezik, azterketa ereduak partekatzeko dei egin dute: "Askotan pentsatuko zenuen ongi etorriko zitzaizula aurreko urteetako azterketa bat eskura izatea; bada, zuk ez baduzu aukerarik izan, erraz iezaiezu lana ondorengoei". 

Proposamena sinplea dela adierazi dute: azterketa amaitzean, etxera eraman, argazki bat atera eta korreo elektroniko bidez bidali. Azterketa zein apunte partekatuak, drive plataforman egongo dira erabilgarri.

Albiste hau Topatu.infok argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!