Azkoitiko Larke: bailarako obra eta hiri hondakinen bitartekari

  • Larkek Jaurlaritzan aurkeztutako txostenaren arabera, urtean 183.390 tona kudeatzeko gaitasuna izango du eta guztira 61 hondakin mota kudeatzea da bere asmoa. Horietatik kudeatuko dituen hondakin gehienak (163.785 tona urtean) eraikuntza eta eraisketakoak dira. Hiri hondakinak dira jasoko dituen bigarren iturri nagusia (12.800 tona urtean).


2020ko apirilaren 13an - 09:58

Hauek dira ingurumen-inpaktuaren txostenaren arabera, Azkoitiko plantan Larke 360 enpresak hartzea aurreikusten dituen hondakin nagusiak, kopuru handienen arabera sailkatuta. Hondakinak Europako LER kodearen bidez sailkatzen dira (hemen LER hori zer den, azalpen bat):

Eraikuntza eta eraisketako hondakinak

Hauek guztira 163.75 tona hondakin osatuko dute urtean. Horien artean daude, nagusiki, "hondakin nahasiak" (42.864 t), "hormigoi-nahasketak" (33.679 t), adreiluak (22.963 t), hormigoia (12.584 t), "egurra, beira eta plastikoa" (hiruen artean 13.472 t) eta "nahasketa bituminosoak" (10.000 t).

Eraikuntza eta eraisketako hondakinen artean 12.595 tona lurrak eta harriak izango dira, "eremu kutsatuetakoak barne".

Urtean beste 10.716 tona "igeltsutik ateratako eraikuntza materialek" osatuko dute. Igeltsua toxikoa denez, ezin da birziklatu ez berrerabili.

Eta 1.510 tona hondakin amiantorik gabeko isolamendu materialek osatuko dute.

Hemen irakur dezakegu Larkek eraikuntza eta eraisketako hondakinak kudeatzeko aurkeztu duen makinariak ez duela hondakin hauek asko balorizatzeko aukerarik ematen.

Maxixatzen komunikabideak jaso ditu obra-hondakinek sortuko dituzten kaleen berri.

Hiri hondakinak, bigarren iturri nagusia Larkerentzat

Guztira hiri hondakinetatik urtero 12.800 tona jasotzea espero du Larkek. Zati nagusia "gaika jasotako frakzioek" osatuko dute (11.900 tona). Gaika jasotakoen artean ugarienak izango dira metalak (2.380 t), eta gainerako zatiak oso kopuru antzekoetan jasotzea espero dute: 1.785 tona paper eta kartoi, beira beste hainbeste, plastikoa ere berdin, jantziak ere bai; ehunak 1.190 tona, eta beste hainbeste egur.

Hiri hondakinen artean, urtean 200 tona "errefusa" hartuko dituela aurreikusten du Larkek: "Udal-hondakinen nahasketak" 100 tona eta "errepide-garbiketako hondakinak" beste 100 tona.

Hauek dira nagusiak baina beste hondakin mota asko kudeatzeko baimena ere eman dio ingurumen-inpaktuaren txostenak, guztiak ez-arriskutsu gisa katalogatutakoak. Guztira 61 hondakin mota kudeatu ahalko ditu.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude