Azken berriak: Zelenskik armak ez ditu utziko, Mosku negoziatzeko prest eta Mendebaldeko soldaduak frontera

  • Armak uzteko erabakia gezurtatuko du Ukrainako presidenteak, interneten zabaldu "gezurrak" salatuz. Gaua bortitza izan da eta kalez kaleko borrokak nagusitu dira hiriburuan azken orduetan.


2022ko otsailaren 26an - 09:25
Kiev hiriburuan buruz buruko gogorrak nagusi, gau honetan ere.

Beste behin, karrikatik eta bideo bidez luzatu du mezua: "Ez ditugu armak utziko. Geure estatua defendatuko dugu". Ukraina defenditzeko azken urratsak zein diren zehaztu nahi izan du: "Egun berrri bat hasi zaigu fronte diplomatikoan, Emmanuel Macronekin hitz eginez. Gure lagunen armak eta azpiegiturak Ukrainarako bidean daude. Gerraren aurkako koalisioak funtzionatzen du".

 

Melitopol hiria errusiarren eskuetan gelditu dela jakitera eman du Errusiako Defentsa ministerioak. Krimeatik hurbil da Melitopol. Gau bortitza izan da, Kieven zein beste hirietan. Kieveko kale nagusia den Garaipenaren etorbidean giro odoltsua nagusi da.

Mosku negoziatzeko prest

Ez da argi zer dioen Ukrainak negoziazio proposamenari begira. Errusiako Atzerri ministroa Serguei Lavrovek berretsi du Errusia negoziazioei irekia dela: "Negoziatzeko prest gaude, edozein unetan, Ukrainako indar armatuek deia entzun eta armak utzi bezain laster". Oraingoz ez da jakina zein den Ukrainaren erantzun ofiziala, nahiz eta Zelenski presidentearen goizeko mezuak erantzunaren kolorea zehaztu. Alta, atzo gauean negoziatzea onartu izanaren mezua zabaldu zen une labur batez sare sozialetan.

Bere aldetik Ned Price AEBko Estatu Idazkaritzako bozeramaileak kritikatu du proposamena: "Ez da benetako diplomazia", armen mehatxupean egindakoa delako.

NATOko soldaduak eta armak bidean

NATOren ordezkari nagusi Jens Stoltenbergek jakinarazi du "defentsa kolektiboaren alde" bidaliko dituela tropak. Lurrean, uretan eta airean izanen dira indar armatuak, NATOren barne diren ekialdeko herrietan. Ukrainako presidenteak zehaztu duenez, Frantziako Estatuak armak bidali ditu Ukrainara, baita 700 soldadu ere Poloniara eta Estoniara.

Errusiaren aurkako zigorrak ere gogortuz doaz. Zuzenean Vladimir Putin eta Serguei Lavrov oztopatzea erabaki dute Erresuma Batuak, AEBek eta Europar Batasunak.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude