Azaroaren 24an ere, Amnistia Osoa

  • Lehenengo eta behin gure agurrik beroena, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan jarraitzeko Euskal Herrira itzuli ezinik zabiltzaten kide guztiontzat (preso, deportatu nahiz iheslariak). Hortik aurrera, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren helburu historikoei uko egin ez dietenengana eta borrokan hasten diren belaunaldi berriengana zuzentzen gara batez ere.


2018ko azaroaren 14an - 16:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jakin badakigu Euskal Herritik kanpo dauden euskal errepresaliatuek eta bertan bizi direnek (gutxi badira ere) mota desberdineko zapalketa politikoa pairatzen dutela, gehienek bizi baldintza duinen gabezia handiarekin. Jakitun gara ere borrokak desgaste fisiko, psikiko eta mentala dakarrela, ia 34 urteko kartzelaldia pairatzen ari diren eta beste horrenbeste, edo gehiago, iheslari gisa dabiltzan kasuaz ari gara.

Gauza jakina da, egoera horren barruan, errepresaliatuek  jarrera politiko desberdinei eusten dizkietela. Gure iritzirako, bada errendizioaren, damuaren eta abarren uretan nabigatuko ez duenik.

Era berean, bada Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren tesiekin bat datorrenik, nahiz eta jakitun izan Espainiak, behin eta mila bider aipatu bezala, ez dituela EPPK-k planteaturiko marra goriak (damua edo delazioa) gaindituko, izan ere, kondenak bete aurretik euskal preso politikoak aske gera daitezen, Estatuak inposaturiko baldintzen zati bat dira.

Halaber, jakina da zenbait euskal preso politiko EPPK-tik kanpo daudela, espetxe ildoarekin eta ildo politiko erreformistarekin bat ez datozelako.

Adinekoak edo gaixo daudenak berehala aske uztea aldarrikatzen da, euren jarrera politikoa edozein dela ere.

Behin ETAren errendizioa eta estatu okupatzaileekiko Sorturen atxikitzea nahiz men egitea ikusitakoan, errealitatea da preso, iheslari eta deportatuak, “gerra” horri dagokionez, ezer jakin nahi ez izatea. Bada, hor dago. Nor bere kasa

Une erabakigarrietan bizi gara, eta argi hitz egin beharra daukagu. Behin ETAren errendizioa eta estatu okupatzaileekiko Sorturen atxikitzea nahiz men egitea ikusitakoan, errealitatea da preso, iheslari eta deportatuak, “gerra” horri dagokionez, ezer jakin nahi ez izatea. Bada, hor dago. Nor bere kasa.

Bestalde, bada borrokatzeko nahikoa arrazoi daudela pentsatzeari eusten dionik, eta  halako jendea izango dugu bidelagun Euskal Herriaren nazio eta gizarte emantzipazioaren alde  inplementatzen diren dinamiketan. Ez izan inolako zalantzarik.

Horregatik guztiagatik eta gehiagogatik, Bilboko Jesusen Bihotza plazan, arratsaldeko 18:00etan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, Gudariak direlako Amnistia Osoa goiburupean, deitutako manifestazioan bertaratzea eskatzen dizuegu.

Gudariak dira ez terroristak. Amnistia osoaren alde, hau da, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoaren alde.

 

Karlos Ezkurra Leonet

 Iñaki Egiluz Sagastizabal

Armando Zabalo Bilbao

 Mikel Alberdi Zubizarreta

Jon Iurrebaso Atutxa

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude