Azaroaren 13an hasiko da 2016ko sanferminetako taldean egindako bortxaketaren epaiketa

  •  Nafarroako Auzitegian hasiko da goizeko 10etan, Sevillako bost gazte epaituko dira bertan eta madrildar neska bat bortxatzea leporatzen zaie.


2017ko irailaren 15ean - 13:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost gazteak espetxean dira 2016ko uztailetik eta epaileek hainbatetan ukatu dute haien behin-behineko askatasuna. Fiskaltzak 22 urteko espetxe zigorra eskatzen du haietako bakoitzarentzat eta guztien artean 100.000 euro ordaintzea biktimari kalteordain gisa.

Madrilgo neska ahozko saioa egingo den aretoan ez egotea eskatu zuten akusazio partikularrak eta herri akusazioak –Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua–, baina Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak ukatu egin du eskaera. Hala ere, inongo momentutan ez dira egongo aurrez aurre biktima eta akusatuak –hauek eskatu bezala–, eta honek deklaratzen duenean akusatuek beste areto batetik jarraituko dute ekitaldia.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.