Eskoziari autonomia gehiago aginduz independentzia geldiarazi nahi du Londresek

  • Erresuma Batuko gobernuak Eskoziari autonomia gehiago emateko neurriak garatuko ditu, betiere hilaren 18an egingo den independentziari buruzko erreferendumaren emaitza ezezkoa bada.


2014ko irailaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Azken inkestetan independentziari baiezkoa lehenengo aldiz gailendu da (argazkia: BBC)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

George Osborne finantza ministro britainiarrak neurrien berri eman dio BBC kate britainiarrari igandean, azken inkestetan baiezkoak (%51) ezezkoari lehenengo aldiz gailendu eta gero.

Osbornek adierazi duenez, hurrengo egunetan Eskoziari botere gehiago emateko plana ezagutzera emango dute. Erreferendumean ezezkoak irabaziz gero, Erresuma Batuak botere gehiago emango dizkio Eskoziari, batez ere arlo fiskalean. Gastatzeko ahalmena eta ongizate-estatuaren inguruko eskumenak ere handituko lituzke Eskoziak.

Parlamentu britainieko hiru alderdi nagusiak neurriari buruz eztabaidatzen ari dira momentu honetan.

Panikoa?

Eskoziaren independentziaren aldekoek paniko seinaletzat jo dute Londresen azken saiakera independentzia eragozteko. Better Together (Hobeto Elkarrekin) kanpaina unionistako buru Alistair Darlingek akusazioak ukatu ditu eta ziur agertu da ezezkoak irabaziko duela.

Hala ere, erreferendumean “Eskoziako boto-emaile bakoitzak balantzan potentzialki eragin” dezakeela aitortu du Darlingek.

Informazio gehiago:

Aitor Agirrezabalek Cameronen gobernuaren azken eskaintza baloratu du Eskoziari eskainitako "Albako haizeak" blogean: "Erreferendum demokratikoa?".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2022ko azaroaren 23
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Eguneraketa berriak daude