Eskozia: independentziarako prest

  • Enbata aldizkarian 2020ko azaroaren 26an argitaraturiko artikuluan –Manu Robles-Arangiz fundazioak euskaratutakoa–, David Lannesek, independentismo eskoziarrak 2014tik gaur egun arte, erreferenduma galtzetik independentziaren aldeko jarrera nabarmen gailentzera, egin duen ibilbidea eta gako nagusiak azaltzen ditu.

2020ko abenduaren 04an - 12:44

Inkestak direnetik, Eskozian inoiz ikusi gabea: independentismoak gehiengoa nabarmena du eta iraunkorra da denboran. Erakunde autonomoak zuzentzen dituzten SNPko abertzaleak egungo "gehiengoaren borondatea" hau izateak pozten ditu. 2014ko erreferendumean "ezezkoaren" garaipenak (%55 “ez” eta %45 "bai") independentistek hasitako bidea ahuldu zezakeen, baina ez zen horrela izan. Sei urte eskasetan, egoera iraultzea lortu dute, batez ere Londresek Brexit eta pandemiaren kudeaketaz egin duten politikatik desberdinduz. Egun, inkestei kasu eginez gero, baiezkoak irabaziko luke, hamar bat puntuko aldearekin.

Ziurrenik, Erresuma Batuak 2016an Brexita onartu izanak, aukera eman zien independentistei 2014ko porrotari buelta emateko: izan ere, Eskoziak bere burua Europar Batasunetik irtetera behartua ikusten zuen, bere biztanleen %62eko gehiengo garbi batek kontra egin zuen arren. Kontuan izan behar da, 2014an independentziaren aurka bozkatzeko, Unionisten argudiorik nagusienetako bat Eskoziak Europar Batasunean jarraitu ahal izateko Erresuma Batuko kide izaten segitzeko beharra izan zela. Edonola ere, 'Brexit'-ak independentistei egoera aldatzen hastea lagundu badie ere, ez du gertaturiko guztia azaltzen. Izan ere, joan den abenduan, Britainia Handiko hauteskunde orokorretan, independentziaren aldekoek ez zuten %50a gainditzen.

Hauteskunde orokorren ondotik sortutako "zilegitasun-gatazkak" arnas berria eman die independestistei: Autodeterminazio erreferendum berri baten aurka agertzen den Boris Johnsonek Erresuma Batua osoan garaipen nabarmena lortu zuen bitartean, bere alderdiak erabateko porrota jaso zuen Eskozian, 13 legebiltzarkidetatik 6ra pasatuz. SNPk, berriz, Eskoziako 59 eserlekuetatik 48 irabazi zituen, eta, Brexitaren ondorioz "egoera nabarmen aldatu zela" argudiatuz, beste kontsulta bat egitea eskatu zuen. Nicola Sturgeonek, Eskoziako lehen ministroak, honela laburbildu zuen egoera: "Herritarrengandik jaso dudan agindua ez du errespetatuko Eskozian porrot nabaria jaso duen alderdiak". Kalezulo demokratiko honek elikatu egin du hauteskunde hauen ondoren etengabe hazi den sentimendu independentista.

Zuhurtzia kaosaren aurrean

Koronabirus pandemiaren kudeaketa SNPren alde jokatu duen hirugarren faktore bat da. The Guardian egunkariak jasotzen duen moduan, Johnsonen alderdi bereko politikari batek esan da, Nicola Sturgeonek kontraste bat sortzea lortu duela, bere gobernuaren ikuspuntu "zuhur eta komunitarioa" eta Boris Johnsonen “merkatuen menpeko administrazioa kaotikoaren” artean. Hainbat ikuspegitatik, pandemiaren kudeaketa SNPko abertzaleentzat froga garrantzitsua izan da eta izaten jarraitzen du. Izan ere, Eskoziako gobernuak 1999an eskuduntzak berreskuratu zituenetik kudeatu behar izan duen politika publikoko gairik garrantzitsuena izan da. Eta gainera, herritarrei Erresuma Batuan eta Eskozian garatzen diren estrategia ezberdinen artean alderatzeko aukera eman die. Inolako zalantzarik uzten ez duen emaitzarekin: Eskoziako biztanleriaren %70-75ak Nicola Sturgeonen gobernua krisiaren aurrean egiten ari den kudeaketarekin konforme dagoela esaten du, gehiengo nabarmenak Boris Johnsonek bultzatutako politikak gaitzesten dituen bitartean. Azkenik, Sturgeon nonahi azaldu izan da pandemiaren lehen olatuan, egunero telebistan agertuz, eta herritarrek argi jaso zuten mezua: bera zela informazio esanguratsua kudeatze zuena eta ez Londres.

Sentipen independentistaren goraldi horren aurrean, toriak izutzen hasiak dira. Jabetzen dira erreferendum berri baten aurkako beraien jarrera mantentzea zaila izango zaiela SNPk datorren maiatzeko hauteskunde eskoziarrak irabazten baditu. Apur bat nahastuta, aholku eskatu diote aditu talde kontserbadore bati. Txostena filtratu da eta bi jomuga dituen kanpaina egitea aholkatzen diete toriei: Eskoziak independentzia bidea hartzen badu Europar Batasunetik ateratzearekin mehatxu egin eta eskoziarrei kontzesio politiko ugari egitea Erresuma Batuan geratzea nahiago izateko. 2014an unionistek bultzaturiko "konfrontazioko ezetzaren" aurrean, oraingoan "ezezko gozoa" defendatzea izango litzateke asmoa. Baina, batez ere, erretorika ofizial guztiaren atzean, kontserbadoreen artean indar hartzen ari da bigarren erreferendum bat egiteko aukera...

“Green New Deal”

Bestalde, Eskoziako laboristak, ongi kokatuak zeudela uste zuten, pasa de abuztuan Eskoziarako “New Deal" berde bat proposatu zutenean. Asmo handiko plan interesgarria. Gehiegizko ordea, Eskoziar ekonomiaren mugen gainetik kokatzen zena (bereziki eskatzen zuen zorpetze mailagatik). Proiektu independentistari diskurtso mobilizatzaile alternatibo bat eskaini nahi zion plana, independentisten aldeko beste argudio bat bihurtu da! Eskoziako hautesle laboristen herenak independentziaren alde bozkatuko luke. Egoera hau zer pentsa handia ematen ari zaio alderdiari, ez baititu galdu nahi oso politizaturik eta independentziaren alde kokatzen diren hautesle gazteak (19-24 urtekoen artean, %79 dira independentziaren aldekoak).

Testuinguru honetan, SNP faborito nagusia da datorren maiatzeko hauteskundeetarako eta Nicola Sturgeonek laugarren agintaldia lor dezake jarraian. Hurrengo agintaldian erreferendum berri bat egiteko hitza eman du eta udaberrian zehaztu beharko luke nola egingo duen. Adierazi berri du "anbizio handi izateko garaia bizi dugula" eta "Covid-a aintzat hartu behar dugula gauzak nola egin birpentsatzeko”, bera buru izango lukeen balizko herrialde independiente batean Brexitaren “autosabotaia” alde batera utzi eta errenta unibertsala ezartzeko aukerari erreferentzia eginez, esaterako.

The Observer astekariaren editorial batek kezkaz eta modu egokian dioen moduan, independentistek badute unionistek ez duten zerbait: harro egoteko moduko herri-proiektua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude