"Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?" erreferendumerako lege proiektua, prest

  • 2014ko erreferendumean egin zen galdera bera izango du Eskozian egingo den bigarren erreferendumak: “Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?”. Eskoziako Gobernuak erreferendumaren lege proiektua aurkeztu duen egunean, independentismoari garaipena eman dio inkesta batek.


2021eko martxoaren 23an - 17:35

COVID-19ak eragindako krisia lehentasuna dela eta berau gainditu arte ez dela erreferendumik egingo ere argi utzi nahi izan du Gobernuak. Lege proiektuaren testuak dio Eskoziako hurrengo parlamentuak izango duela erreferenduma antolatzeko ardura.

Beste bi lege proiektu ere onartu ditu Gobernuak azken hilabeteetan, erreferenduma gauzatzeko oinarriak finkatzea helburu. Dena den, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak behin baino gehiagotan errepikatu du erreferenduma egitea Gobernu britainiarrarekin batera adostu nahi duela, 2014an egin bezala.

%52ak baietz

Erreferendumaren galderak bi erantzun posible baino ez ditu izango: bai ala ez. Heraldek eskatuta argitara eman berri den inkestaren arabera, independentziaren aldekoak %52 lirateke uneotan, eta %48ak Britainia Handian jarraitzearen alde egingo luke. Ikerketa berdina egin zuten 2014an, baina orduko hartan independentziaren kontrako jarrera gailendu zen nabarmen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude