80.000 pertsona atera dira kalera Glasgown independentziaren alde

  • Independentziaren aldeko zortzi martxa iragarri zituzten 2020rako, eta larunbatean egin dute lehena Glasgow hirian. 80.000 lagun atera dira kalera antolatzaileen arabera.

Independentziaren aldeko martxa jendetsua egin dute Glasgown. (The National)

2020ko urtarrilaren 13an - 00:25

All Under One Banner izeneko herri mugimenduak (AUOB, Denak Lelo Beraren Pean gisa itzul genezake euskarara) antolatu du martxa eta urte honetan Eskoziako leku ugaritan antzekoak antolatuko dituztela iragarri dute, asmoa independentziaren aldeko presioa areagotzea baitute.

Azpiko kartelean ikus daitezke egin dituzten deialdiak.

Euria zeukaten iragarria larunbaterako Glasgown, eta berta behera geratzeko zorian izan bada ere, azkenean aurrera egitea erabaki dute.

Humsa Yousafen argazkia.

Eskoziarentzat bigarren erreferendum bat eskatzen dute, baina Erresuma Batuan agitzen ari diren kontserbadoreek galdeketa honen aurkako posizio politikoa daukate. Orain hilabete eta erdi egindako hauteskundeetan, Nicolas Sturgeonen SNP alderdi independentistak, 59 eserlekutatik 48 eskuratu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskoziaren independentzia
2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


2022-10-11 | Leire Artola Arin
2023an independentzia erreferenduma egiteko asmoa berretsi du Eskoziako lehen ministroak

Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-07-06 | ARGIA
Eskoziako bigarren independentzia erreferendumari ezezkoa eman dio Boris Johnsonek

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak


Eguneraketa berriak daude