Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu du Sturgeon lehen ministroak

  • Eskoziako Parlamentuan egindako hitz hartzean eman du horren berri Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroak. Aurkezpenean, kritikatu egin du Erresuma Batuko Gobernuak orain arte ukandako "blokeo jarrera".

Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroa, iazko maiatzean, Parlamentuko hauteskundeen bezperan (Andy Buchanan AFP)

2022ko ekainaren 28an - 16:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu du Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroak. Gaur argitaratu du bozketa arautzeko eta antolatzeko lege proiektua.

Erresuma Batuko Gobernuaren baiezkorik lortu gabe ere bozketa egin ahal izatea du xede Lehen ministroak. Zentzu horretara, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenari galdetuko diote lege proiektuaren edukia legezkoa den. Epaileek iritzia eman arte, Eskoziako Parlamentuak ez du testu horretaz eztabaidatu eta bozkatuko.

Erresuma Batuko Gobernuak orain arte ukandako "blokeo jarrera" kritikatu du Sturgeonek. Hain zuzen, 2014an egindako lehen erreferendumaren antolaketa bera nahi du Eskoziako Gobernuak, baina Boris Johnson Erresuma Batuko Lehen ministroak behin eta berriz ezetza erantzun izan dio.

Lehen galdeketa 2014ko irailaren 18an egin zuten eta Erresuma Batuan geratzearen alde agertu zen gehiengoa, botoen %55,3 bilduta. Hala ere, gaur egun gehiengoa dute independentistek Eskoziako Parlamentuan. Iazko maiatzean, 64 aulki lortu zituen Sturgeonen SNP alderdi independentistak eta alde dagoen Alderdi Berdeak beste zortzi.


Eskoziaren independentzia kanalean gehiago
2022ko azaroaren 23
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.