Autoa partekatzen dutenek 100 euroko diru laguntza jasoko dute Frantzian

  • Frantziako Gobernuak hirukoiztu egin nahi du hilabetero ibilgailua partekatzen dutenen kopurua, eta horrela, CO2 isuriak %30 murriztea aurreikusi du. 100 euro jasoko ditu 80 kilometro azpiko hamar bidaia partekatzen dituenak, eta beste 100 distantzia luzeagoko hiru eginez gero.


2022ko abenduaren 19an - 10:50
Azken eguneraketa: 12:20
Frantziako Estatuan autoak partekatzeko hogei bat koperatiben biltzen ditu Citiz sareak. / Argazkia Citiz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frantzian 100 euroko hobaria jasoko dute autoa partekatzen dutenek. Gobernuak datorren urterako iragarritako plana da, joan den asteartean azaldu zuenez, eta helburua ibilgailuen eguneroko joan-etorriak murriztea da: "Egunero 50 milioi eserleku joaten dira hutsik". Hortaz, laguntzak emango dizkiete 80 kilometro baino gutxiagoko hamar bidaia partekatzen dituenari, baita distantzia luzeagoko hiru bidaia egiten dituenari ere.

Egun, hilabetero 900.000 auto partekatzen dira, eta iragarritako diru laguntzek 2027rako kopurua hirukoiztea dute helburu –hilabetero hiru milioi– . Horrela, CO2 isuriak %30 murriztuko lirateke, Gobernuak aurreikusi duenez.

Autoa partekatzeko jendea bilatzen laguntzen duten plataformetan lehen aldiz izena ematen dutenek jasoko dituzte hobariak. Plataformek beraiek kudeatuko dituzte diru laguntzak, gobernuak bideratuko dituen 50 milioi eurorekin; diruz eman ahalko dute ala erosketa bonoz, Kazeta-k jaso duenez.

Partekatutako autoak hirukoiztuz gero, CO2 isuriak %30 murriztea aurreikusi du gobernuak

80 kilometro azpiko lehen bidaiagatik, 25 euro jasoko ditu aipatutako plataformen erabiltzaileak. Gainontzeko 75 euroak jasotzeko, ondorengo hiru hilabeteetan bederatzi bidaia gehiago partekatu beharko ditu, ohitura bihurtzea xede. Bestetik, 80 kilometrotik gorako hiru bidaia eginez gero, 100 euro gehiago jasoko dira.

Frantziako Gobernuak Europako Funts Berdetik jasotako diruaren parte dira neurriok. Erabiltzaileen artean banatzeko 50 milioiez gain, beste hainbeste bideratuko du autoa partekatzea sustatzen duten tokiko erakundeentzat, eta beste 50 milioi azpiegiturak garatzeko: ibilgailua partekatzea errazteko errepide bide eta aparkaleku berezituak, besteak beste.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Akordio historikoa Kaledonia Berrian
Nazioarteko aitortza lukeen Kaledonia Berriko Estatua onartu du Frantziak, bere mugen barruan

Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]


Euskal Konfederazioak azalpenak eskatu dizkio Behotegiri, EEPren aurrekontuaren inguruko negoziazioengatik

Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]


EEPren aurrekontuaren eztabaidan, egitura “iraunaraztea” du helburutzat Behotegi lehendakariak

"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


2025-06-11 | Nicolas Goñi
Duintasunez hiltzeko eskubidea baino lehen, duintasunez bizitzeko baldintzak zer?

Maiatzaren 27an Frantziako Estatuko Legebiltzarrak onartu zuen heriotzarako laguntza baimentzen duen legea. Askok aurrerapen humanistatzat jo arren, lege berri honek kezkak piztu ditu pertsona ezinduen eskubideen aldeko mugimenduetan. Gaur egungo gizarteak ez badizkie pertsona... [+]


Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


Frantziako Gobernua erori egin da, zentsura mozioaren alde eginik legebiltzarrak

331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.


Frantziako Gobernua erorita dagoela, greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]


Eguneraketa berriak daude