Austriako Gobernuak COVID-19aren txertaketa derrigortuko du

  • Kutsatzeen gorakada dela eta, konfinamendua ezarriko dute astelehenean, herritar guztientzat. Otsailetik aurrera txertaketa derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute.


2021eko azaroaren 19an - 11:39
Azken eguneraketa: 12:48
Europako kutsatze tasarik altuenetakoa du Austriak / Argazkia: Vienan PCR testa egiteko ilaran. EFE.

Gutxienez hamar egunez eta "behar izanez gero" hogei egunez konfinatuta egon beharko dute Austrian, astelehenetik aurrera gobernuak itxialdia iragarri baitu ostiralean. Halaber, Europar Batasuneko lehen estatua izango da koronabirusaren txertaketa derrigortzen. Austriako Gobernuak ohartarazi du otsailetik aurrera txertatuta ez dauden herritarrek "zigor administratiboak" izan ditzaketela. "Nahiz eta hilabetetan komunikabideetan pertsuasio kanpainak egin ditugun, ezin izan dugu jendea txertatzera kobentzitu", adierazi du Alexander Schallenberg kantzilerrak, eta gehitu du "oso erabaki zaila" izan dela txertaketa derrigortzea. Europako beste estatu batzuk ere neurri gogorragoak ezartzen ari dira, kasuen gorakadei aurre egiteko eta txertaketa areagotzeko saiakeran.

Gaur-gaurkoz, Europako COVID-19 kutsatze kopuru handienetakoa duen herrialdea da Austria, 100.000 biztanleko 1.000 kutsaturen batez bestekoarekin. Herritarren %65 dago txertatuta, EBko batez bestekoa baino gutxiago. Azken asteetan gobernuak zenbait neurri hartu ditu egoera aldatzen saiatzeko, horietako batzuk polemikoak: txertatu gabe edo gaixotasuna pasa gabe zutenek debekatuta zuten jatetxeetara, aisialdiko lokaletara eta estetika zentroetara sartzea; gainera, astelehenetik konfinamendua ezarri zieten, soilik haiei.

Astelehenetik aurrera, berriz, herritar guztiek egin beharko dute itxialdia. Etxetik atera ahalko dute beharrezko erosketak egitera, medikura, hirugarren pertsonei laguntzera, eta aire libreko ariketa egitera. Itxi egingo dituzte lehen beharrekoak ez diren saltokiak, jatetxeak, gimnasioak eta aisialdirako lokalak. Haurreskolak eta eskolak irekita egongo dira "behar duten horientzat".

Eskuin muturra kalera

Schallenberg kantzilerrak kritikatu egin ditu koronabirusaren txertoaren aurkako jarrera duten politikako ordezkariak. Besteak beste, FPO eskuin muturreko alderdia (botoen %20 du) txertoaren aurka agertu da eta, kantzilerraren esanetan, “osasun sistemaren aurkako erasoa” da hori. Eskuin muturreko alderdiak manifestaziora deitu du larunbaterako, gobernuaren neurri berriak salatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude