Gorka Azkune Galparsoro, Josu Doncel Vicente eta Mikel Etxeberria Okariz ikertzaileak, eta Xabier Monasterio Torre kazetaria dira aurtengo sarituak. Armintxe Animazio Taldeak jaso du proiektua garatzeko beka eta M. Jesus Esteban Galarza matematikariaren ibilbidea nabarmendu zuen Merezimendu Sariak.
Guztira 60 lan aztertu dituzte aurtengoan epaimahai-kideek; parte-hartzaileen erdiak emakumezkoak izan dira, eta, beste erdiak, gizonezkoak. Maiatzaren 12an egin zen sari-banaketa Donostiako Tabakaleran, areto bete jenderen aurreko ekitaldi zaindu eta gertukoan. Hona hemen saritutako lanak, banan bana:
Adimen artifizialari buruzko Intuizioaren bide ilunak argitzen artikuluak irabazi du. Azkunek (Azpeitia,1982) iaz aurkeztu zuen adimen artifizialari buruzko tesia, eta, gaur egun, DeustoTech Institutuan ari da ikertzaile, arlo berean esparruko ikerketetan sakontzen.
Sareen arteko komunikazioak bizkortzea: bide optimoa aurkitzen duten algoritmoak lana izan da epaimahai-kideek hautatua. Doncel (Getxo, 1985) Matematikan doktore da, eta matematika aplikatuan espezializatuta dago. Frantziako zenbait ikerketa-zentro eta unibertsitatetan lanean aritu ondoren, EHUko Matematika Aplikatua eta Estatistika Saileko irakaslea da gaur egun. Saria jasotzean oso pozik agertu zen, zer egiten duen galdetzen diotenean modu ulergarrian erantzun ezinik geratzen denez, "zientziaren eta gizartearen arteko zubiak eraikitzea beharrezkoa dela" sinetsita dagoelako.
Bilbo Hiria irratiko esataria izan da saritua, Minbizia eta beronen metastasia izeneko piezarengatik. Monasterio (Bilbo, 1959) idazlea eta
itzultzailea da. Saria jasotzean umorez azaldu zuen "uste dut epaimahai-kideak erabat okertu direla, ez bainaiz ez kazetaria eta ez zientzialaria". Bilbo Hiria irratiak galdu dituen bi kideak izan zituen gogoan saria hartzean, baita saio horren edukiak bermatu zituen Iker Badiola zientzialaria eta saioari kazetari ikuspegia gehitzen dion Jabi Zabala ere. Saio hura entzutea gomendatu zuen, alarmakerietan erori gabe zehaztasun eta errespeto handiz landu baitzuen Badiolak gaia.
NEIKER-Tecnalia saria: Mikel Etxeberria Okariz
Aurten, sari berri bat jarri dute martxan lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat. Udara bat ardiekin, senari jarraika artikuluak bereganatu du. Etxeberria (Beasain, 1994) biologoa da, eta, gaur egun, Madrilen ari da Ekologiako Masterra ikasten. Dibulgazioan ere aritzen da, EuskalNatura
blogean idazten du 2016az geroztik.
Animazio Taldea Leioako Arte Ederretako fakultateko ikasle, ikasle ohi eta irakasleek osatzen dute, eta animazio-lanak egiten dituzte. Horren erakusgarri da “Beti bezperako koplak” film laburra (Kimuak). Saria jasotzerakoan adierazi zuten arteko esperimentazioak lotura handia duela zientziarekin eta bi alorretan intuizioa indar hartuz doala. "Armintxe 2017" proiektua izan da saritua, eta kobazuloetan antzinako gizakiek egiten zituzten grabatuekin animaziozko film labur bat egitea da asmoa.
Matematikari egin dion ekarpena eta unibertsitatean euskara erabiltzen aitzindari izana nabarmendu zituen, batez ere, sariak. Izan ere, berea izan zen matematikari buruz euskaraz egin zen lehen tesina. Saria jasotzean gogoan izan zituen unibertsitatean euskarazko hiztegia eta edukiak sortzen aritu zireneko urte haiek ": "EHUko sei emakumek ekin genion matematikako euskarazko hiztegia lantzeari, Elhuyarrekin elkarlanean". Talde lana izan zela eta talde haren sari gisa hartzen zuela nabarmendu zuen.
Esteban Galarza Alonsotegin (Bizkaia, 1956) jaioa da, baina urteak daramatza Parisen. EHUn lizentziatu zen Matematikan, eta aitzindari izan zen euskara erabiltzen arlo horretan. Segidan, Parisera joan zen, eta han egin zuen doktore-tesia. 1981etik, Frantziako Ikerketa Zentroko ikertzaile da, eta Europako Matematika Elkarteko Matematika Aplikatuaren Batzordeko buru izan da. Izendapen ugari jaso ditu; berriki, ICIAM Matematika Industrial eta Aplikaturako Nazioarteko Kontseiluko lehendakari izendatu dute.
Iazko Elhuyar beka jaso zuen Enrike Hurtado Mendietak bekari esker garatutako proiektua aurkeztu zuen: "garatutako programak aukera ematen digu txalaparta edozein ordenagailurekin inprobisatzeko". Bideoan, frogaren zati bat:
Txalaparta inprobisatzeko programaren aurkezpena, iazko @elhuyaraldizk bekarekin garatutakoa pic.twitter.com/AMavHjTTZa
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) 2017(e)ko maiatzak 12
ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.