“Aurrekaririk gabeko kolpea” jaso du Nafarroako ekonomiak

  • Urte arteko tasan %18,8 txikitu da barne produktu gordina Nafarroan. Inoizko beherakadarik handiena da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abuztuaren 3an - 11:51
Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saiz.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gutxika ari gara itxialdiak eta koronabirusak eragindako krisiaren ondorio ekonomikoak ezagutzen. Aurrekaririk gabeko beherakada eman da apirila eta ekaina bitartean; hau da, itxialdia bitartean, barne produktu gordinean. Aurreko urtekoarekin alderatuz, % 18,8 jaitsi da BPGa.

Koronabirusari aurre egiteko Espainiako estatuak ezarritako alarma egoerak eta  itxialdiak kolpe gogorra suposatu dute ekonomiarentzat. Nafarroako Gobernuak espero zuena baino handiago izan da gainera. Apirila izan da hilabeterik gogorrena. Nafarroako Estatistika Institutuak egindako kalkuluen arabera, beherakada hori batez ere zerbitzuetan eta industrian eman dira. Itxialdia arintzearekin batera, ekonomian ere hobetzea eman zen maiatzean, baina oso mantsoa izaten ari da berpiztea.

Lan esparruan noski izan du eragina ekonomiaren jaitsierak. Duela gutxi ezagutu genuen Biztanleria Aktiboaren Inkesta. Horren arabera, 12.800 pertsonek galdu dute lana apirila eta ekaina bitartean. Urte arteko konparaketan 22.000 izan dira. Langabezia datuei, baina, lan erregulazio espedientean dauden langileak gehitu behar zaizkie. Egun Nafarroan 5.800 espediente daude aktibo eta 43.000 langileri eragiten diete. Irailera arte luzatuko dira zenbait, baina etorkizuna ez da argia guztientzat. Nafarroako enpresen %13k aurreikusi du datozen hilabeteetan lanpostuak murriztuko dituela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025eko abenduaren 24
Oilasko buru

2025eko abenduaren 24
Espainiako Estatuko esperientziak
Ahuntzak, astoak eta mastinak otsoa uxatzeko

2025eko abenduaren 23
Betekada

Eguneraketa berriak daude