Kontrol biometriko masiboaren aurka milioi bat sinadura bildu nahi dituzte Europan

  • Gobernuek eta enpresek aurpegiaren azterketa gure aurka erabil dezaketela salatu du Reclaim Your Face mugimenduak "aldarrikatu zeure aurpegia" lelopean eta sinadura bilketa masiboa abiatu dute.


2021eko otsailaren 24an - 12:06
Argazkia: Reclaim Your Face mugimendua.

Europako Batzordeari teknologia biometrikoen erabilera erregulatu eta  arautzeko eskatu diote, oinarrizko eskubideekiko interferentzia bidegabeak saihesteko. Bereziki, legerian eta praktikan, biometriaren erabilera bereizi gabeak edo arbitrarioki fokalizatuak, legez kanpoko zaintza masiboa eragin dezaketenak debekatzeko eskatzen dute. Reclaim Your Face europar mugimenduak 26.645 pertsonen sinadurak lortu ditu eta webgunearen bitartez sinatu daiteke.

Mugimenduaren esanetan, frogatuta dago Europar Batasuneko estatu kideetan eta Europar Batasuneko agentzietan zaintza biometriko masiboaren erabilera. Batzuek EBko legeria urratzea ekarri dute datuen babesari dagokionez, eta pertsonen eskubideak bidegabeki murriztea, pribatutasuna, adierazpen-askatasunerako eskubidea, manifestazioa egiteko eskubidea eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea barne. “Zaintza biometrikoa, profilak egitea eta iragartzea mehatxu dira zuzenbide-estatuarentzat eta gure oinarrizko askatasunentzat”, azpimarratu dute.

Reclaim Your Face mugimendua

Mugimendu honek biztanleria monitorizatzeko erabiltzen diren datu biometrikoei buruzko eztabaidan jendearen ahotsak biltzen ditu. Datu konfidentzial horiek zergatik erabiltzen diren galdetzen du eta pertsonen askatasunek espazio publikoetan duten erasoei buruzko alarma pizten dute.

Mugimenduak hiru helburu nagusi lortu nahi ditu: Denek askatasunez eta beldurrik gabe hitz egiteko aukera duten eremu publikoak; ulertzeko zailak diren hitzen atzean edo enpresa pribatuekin egindako kontratuen atzean politikariak ezkutatzen ez diren hiriak; eta gobernuek herriari kontuak ematen dizkioten herrialdeak lortzea. 

Datu biometrikoak

Datu biometrikoak datu pertsonalak dira, gure gorputzen eta portaeren identifikazio bakarra ahalbidetzen dutenak. Nortzuk garen jakiteko informazio sentikorra ematen dute. Adibidez, aurpegiak ezagutzeko iragarpenak, baita begiak, zainak, ahotsak, teklatuan ibili edo idazteko modua, eta askoz gehiago ere.

Gobernuek, polizia-indarrek eta enpresek grabazio-gailuak (adibidez, CCTVko kamerak) eta aurpegia ezagutzeko softwarea erabiltzen dituzte pertsonen datu biometrikoak biltzeko. Leku batetik bestera utzitako arrastoa jarraitu dezakete, pertsonen ezaugarri bakanak erabiliz etengabe identifikatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


Eguneraketa berriak daude