Atzeratu egin dute 2018ko maiatzean emakume batek Getxoko ertzain-etxean jasandako erasoen epaiketa. Hala erabaki dute epaileek, kolpatua izan zen Silvia izeneko emakumearen abokatuaren protesta onartu ondoren. Silvia modu irregularrean atxilotu zuten urte hartan, supermerkatu baten atean, etxerik gabeko pertsona baten defentsan atera zenean, polizia jazartzen ari zitzaiolako. Ondoren, ertzain-etxean bertan, tortura polizialaren biktima izan zela salatu du, "zaintzen zuten agenteetako batek bortizki eraso egin baitzion". Ertzainak, berriz, lesioengatik eta agintaritzaren aurkako atentatuagatik salatu zuen emakumea.
Silviaren abokatuak protesta egin du gaurko epaiketa-egunean, Bizkaiko Auzitegiak ez ziolako utzi ahozko saioan hainbat froga egiten, emakumea kolpatu zuen ertzainaren aurkako akusazioa sostengatzeko.
Instrukzio judizialeko bost urteetan, defentsak errekurtso ugari aurkeztu ditu, uste baitu zantzu sendoak daudela Fiskaltzak ertzainari leporatzeko osotasun moralaren aurkako delituak, torturak eta atestatua faltsutzea, besteak beste. Beste froga batzuen artean, abokatuak prozeduran Istanbulgo Protokoloari lotutako peritu-txostenak sartzea eskatu zuen. Protokolo hori tortura, zigor eta tratamendu krudel, anker edo iraingarriei buruzko ikerketa eta dokumentazio eraginkorraren nazioarteko eskuliburua da eta, horrela, Silvia artatu zuten psikiatra, psikologo eta mediku bati deklarazioa hartzeko eskatu zuen abokatuak, baina atzera bota zuten eskaera instrukzio judizialean, lesioei buruzko frogak aurkeztea soilik baimenduta, eta ez tratu iraingarria.
Hala ere, gaurko saioan, eta luze eztabaidatu ondoren, auzitegiak onartu egin du osotasun moralaren aurkako delituei buruzko froga berri horiek egitea. Hala, Bizkaiko Auzitegiko lehen sekzioak epaiketa atzeratzea erabaki du, dena elkarren segidako jardunaldietan egin dadin.
Silviaren aldeko protestak
Getxoko hainbat eragilek eta SOS Arrazakeriak kanpaina bat abiatu dute Silviak pairatutako "polizia-indarkeria" salatzeko. Hala, hainbat manifestazio eta elkarretaratze egin dituzte egunotan, azkena, gaur, Bilboko justizia jauregiaren aurrean. Bertan elkarretaratzea egin dute, epaiketa hasi aurretik, emakume getxoztarrari elkartasuna adierazteko. Hala ere, bertan zeudela, Ertzaintzak manifestariak behartu ditu pankarta kentzera, "leloa" delitua delakoan.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Irailaren 9tik 12ra hamaika ekintza antolatu dituzte, herriko eragile, ekoizle eta merkatariekin elkarlanean. Gure lurra, gure jatekoa lelopean, herritarrak “bertako produktua zaintzera” bultzatu nahi dituzte, besteak beste. Ostiralean da hitzordu nagusia: azokak... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.
Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]