Ate birakariak eragozteko lege proposamena aurkeztu du EH Bilduk

  • Bai EAEn “EAJk urtetan eraiki duen sare klientelarra”, bai arlo publikotik enpresa pribatuetako goi karguetara salto egitea galarazteko, 28 artikulu dituen eta Etika Batzordeari eragiten dion lege proposamena aurkeztu du EH Bilduk.


2021eko azaroaren 09an - 15:21
Azken eguneraketa: 16:22
Argazkia: EH Bildu

Kontua ez da arlo publikotik pribatura eta alderantziz egiten diren “jauzi profesional legitimoak” debekatzea, azaldu du koalizio politikoak, mugimendu horiek arautzea eta mugatzea baizik, “botere politikoa botere ekonomikoaren eta klientelismoaren menpe egon ez dadin”. Higiene demokratikoa eta ardura politikoa arrazoitu ditu EH Bilduk.

Etika Batzordea Eusko Jaurlaritzaren menpe dago gaur egun, eta horren ordez, funtzionarioz osatutako organo independentea proposatu du koalizioak (Gobernu Onerako Organo Independentea), interes gatazkak atzeman eta ate birakariak galarazteko. Horrez gain, lege proposamenak ez dizkie baldintzak jartzen soilik kargu publikoei –orain arte bezala–, kargudun horiek kontratatu nahi dituzten enpresentzat ere baldintza batzuk zehazten ditu.

28 artikulu ditu proposamenak eta besteak beste jasotzen du kargu publikoa izan duenak kargua utzi eta gutxienez bi urte itxaron behar dituela, enpresa bateko administrazio kontseiluan sartu ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude