AstraZenecaren txertoa Oxfordeko unibertsitatearekin batera garatu da eta Sendagaien Europako Agentziaren onespena jasotzeko prozesuaren azken urratsetan dago. Dena dela, Erresuma Batuan jada banatzen ari diren txertoetako bat da. Europar Batasunarekin adostuta zituzten 80 milioi dosietatik 31 milioi dosi solik dira urteko lehen hiru hilabetean helduko direnak. Bruselak iradoki du AstraZeneca konpainiak beste herrialde batzuei saldu dizkiela Europar Batasunerako ziren dosiak.
AstraZeneca konpainiak urtarrilaren 22an iragarri du, prestatzen ari diren COVID-19aren aurkako txertoen %40a besterik ez duela igorriko Europar Batasunera, Redacción Médica hedabidean irakur daitekeenez. Hitzartutako txertoak 80 milioi baldin baziren ere, 31 miloi baino ez ditu jasoko Europak 2021eko lehen hiruhilekoan. Murrizketa hori ekoizpen arazoengatik izan dela jakinarazi nahi izan du AstraZeneca konpainiak.
Stella Kyriakides Europar Batasuneko Osasun komisarioak twitter sare sozialean zabaldu duenez, "AstraZeneca konpainiarekin izandako eztabaidekin atsekabetuta sentitu gara, eta EBko estatu kideak bat eginda daude: Txertoak egiten dituztenek bete beharreko erantzukizun sozialak dituztela uste baitudugu".
▶️ Watch the press conference by Commissioner @SKyriakidesEU on vaccine deliveries and on the export transparency scheme. #StrongerTogether https://t.co/iczvKiAiRm
— European Commission 🇪🇺 (@EU_Commission) January 25, 2021
Konpainiaren iragarpena dela-eta, Europako Batzordeak eta estatu kideak "haserre" agertu dira. "Berriro diogu entrega-egutegi zehatz bat egin behar dela, estatu kideek txertaketa-programak berriz planifikatu behar dituztela kontuan hartuta, eta behin-behineko merkaturatze-baimena eman beharko luketela", esan du twitter bidez Kyriakidesek. Horren ondorioz, "AstraZenecari neurriak hartzeko eskatzen jarraituko dugu, dosien ekoizpena handitzeko eta banaketa bizkortzeko".
Dosien banaketa
Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak Paschal Soriot AstraZeneca enpresako zuzendariari dei egin zion azalpen bila. Von den Leyenek azpimarratu dio sinatutako kontratua bete behar duela eta honenbestez, agindutako dosiak bere horretan igorri behar dituztela Europar Batasunera. Honela, AstraZenecaren aurkako ekintza judiziak abiatzeko mehatxu egin dio eta konpainiak Europar Batasunari agindutako txertoak hirugarren herrialdeei saldu dizkiela iradoki du Europar Batasunak.
Italiako Gobernuak dagoeneko iragarri du auzitegietara eramango duela AstraZeneca konpainia, enpresa kontratua urratzea egotzita, Pfizerrekin eta BioNTechekin egin duen moduan, horiek ere arazoak izan baitituzte hitzemandako dosiak banatzeko.
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]