Asteburuan Senpereko higiezinen agentzien kontra egindako pintaketak ikertuko dituzte

  • Asteburuan "EH ez da salgai", "Herriak bizi behar du" eta "Arnas berri" dioten margoketak egin dituzte Senperen. Azken asteetan Ipar Euskal Herrian etxebizitzen espekulazioa salatzeko ekintza gehiago ere egin dituzte, eta Baionako prokuradoreak ikerketa abiatu du ekintzen arteko loturarik ote dagoen aztertzeko.

Apirilean Ziburuko Donibane agentzian antzeko pintaketak egin zituzten. (Argazkia: Kazeta)

2023ko maiatzaren 10ean - 11:33
Azken eguneraketa: 12:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pintaketak egin dituzte Senpereko Immo Conseil eta Donibane higiezinen agentzietan, asteburuan. "EH ez da salgai", "Herriak bizi behar du" eta "Arnas berri" diote margoketek.

Apirilean ere Donibane agentziaren kontra gisa horretako margoketak egin zituzten, Ziburun. Garai bertsuan, Azkainen epe laburreko alokairuen etxe batean ere antzeko ekintzak egin zituzten. Baionako prokuradoreak Mediabasken azaldu duenez, ikerketa abiatu du ekintza ezberdinen artean loturarik ote dagoen aztertzeko.

200 urteko baserria milioi bat eurotan

Donoztirin, berriz, 1830ean eraikitako baserri bat 1.270.000 eurotan dago salgai, abendutik. Prezioa salatzeko, ekintza antolatu du Auziak Arberoa Lurra eta Etxebizitza Kolektiboa espekulazioaren aurkako kolektiboak. Maiatzaren 18an, 11:00etan, mobilizazioa egingo dute, Lurra lan tresna eta bizi leku bat da. Espekulazioari ez! lemapean. Donoztirik 411 biztanle ditu, eta Arberoako ibarrean (Behe Nafarroa) dago.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...