Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

  • Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

     

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 6an - 07:06
Azken eguneraketa: 10:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badago jada Berangoko (Bizkaia) Otxantegi Herri Lurren desalojorako data berri bat: maiatzaren 7a, datorren asteartea. Orain arte, birritan lortu dute hustea atzeratzea: 2023ko azaroan eta joan den apirilaren 18an, hain zuzen ere. Bi aldietan bertaratu dira hainbat eta hainbat lagun birjabetutako lurren defentsan, eta bietan esan du Ertzaintzak ez zeukala "nahikoa baliabide" desalojoa gauzatzeko.

Aurreko hilean azkenekoz hustea atzeratu ostean, desalojo-data berri bat jakinarazi diete Otxantegiko kideei. Hala, berriz deitu dute Herri Lurren defentsan mobilizatzera. "Gosari herrikoia" antolatu dute goizeko 08:30erako, eta ordu horretan bertaratzeko deia egin dute. "Desalojoa berriro geldituko dugu", aldarrikatu dute.

Berangoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) barruan, 2.300 etxebizitza baino gehiago eraiki nahi dituzte bertan. Horri lotuta hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak.


Agroekologia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.