Asteartean erabakiko dute emakumeen Futbol Ligako futbolariek greba egin ala ez

  • Hitzarmen berriaren inguruko urtebeteko negoziazioa ematen ari den arazoez eztabaidatuko dute. Nazioarteko Futbolari Profesionalen Federakuntzak emakume futbolariek dituzten lan baldintza eskasak salatu ditu.


2019ko urriaren 18an - 12:16
Realeko Kiana Palacios, baloia jaurtitzear. Irudia: La Liga

Espainiako emakumezkoen lehen mailako Kluben Elkartea (ACFF) eta Futbolarien Elkarteak (AFE) izandako negoziazioen haustura medio, David Aganzo AFEko presidenteak oraindik ezezaguna den leku batean –Madrilen izango dela ziurra da– elkartuko ditu lehen mailako talde bakoitzeko kapitainak. Batzar horretan, jokalariek aurrera begira estrategia berria diseinatuko dute.

Eztabaidaren mamia kontratu motan dago. Jokalariek %75eko lanaldietatik gorako kontratuak eskatzen dituzte, baina taldeek lanaldi hori erdia (%50) izatea bilatzen dute. Desadostasun horren aurrean, jokalariek bi aukera dituzte, asteartean mahia gainean jarriko direnak: beste batzar bat gehiago egin, eta ondo joan daitekeen itxaropena eduki; ala zuzenean greba egin.

Neska futbolarien profesionalizazioa

Bien bitartean, Nazioarteko Futbolari Profesionalen Federazioak (FIFPro) txosten bat argitaratu du, emakumeak futbolean ematen ari diren profesionalizazio prozesuaren inguruan. Bide horretan aurrera egitea asko kostatzen ari da, datuek adierazten dutenagatik: jokalarien erdia baino gehiagok ez du kontraturik, eta %42ak ez du ezta soldatarik jasotzen ere. Horrez gain, hamar jokalaritik bik soldata jasotzean atzerapenak izan dituztela esan dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume langileen eskubideak
2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Etxeko langile egoiliarren ia %98k ez du jaso lanbide arteko gutxieneko soldata 2023an

ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]


Gehiegizko berdintasuna

Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]


Itzalpeko emakume arkeologoen itzala

Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]


Eguneraketa berriak daude