Ahaztu egin beharko genuke hitz hau: bekatua. Zenbat beldur, kezka, estutasun, egon ezin eta antsietate eta kulpa bekatuak direla eta! Ongi eginak eta gaizki eginak; sariak eta zigorrak; zerua eta infernua; azkenean, guztien artean bekatua.
Aste Santua bekatua kentzen duena. Txiki-txikitatik bizi izan nuen Aste Santua eta oraindik ere udaberri haietako zeru beltz trumoitsu haiek gogoratzen ditut, trumoiak eta tximistak zeruan eta trumoiak bezain burrundara mardulak pulpituan. Eta, zer? Bekatua gora eta bekatua behera sermoilariaren hitz bortitzetan. Inork ez zuen lorik hartzen. Beldurra zen nagusi. Baina, baita ere esan behar dut Aste Santuetako kanten doinuekin asko oroitzen naizela, ederrak ziren benetan, “Damu det Jauna…”, adibidez.
Izan ere, Aste Santuan Jesu Kristoren nekaldia eta piztuera ospatzen dira eta Jesus gizakia bekatutik askatzera etorri omen zen mundura. Horrela diote ebanjelioek. Kontakizun horrek baditu bere alde historikoak eta mitikoak, azkenak fedeak bakarrik ulertu ditzakeenak. Gaur egun, ikertzaile gehienek Nazareteko Jesus bat Palestinan bizi izan zela eta erromatarrek gurutzean hil zutela ontzat ematen dute. Baina historia horrek badu mitologiatik ere. Jainkoak bere seme bakarra, Maria birjinagandik sortua, gizakia bere bekatuetatik salbatzera bidalia izan zen eta horretarako heriotza bortitza jasan behar izan zuen, hiru egunetara piztu zelarik. Inguruetako kulturetan ere antzeko kontakizun mitikoak badaude eta ingurumari horretan kokatu beharko genuke. Jesus ez zuten hil gure bekatuak barkatzeko, baizik eta eraman zuen bizitza konprometitu eta kritikoarekin apaiz-agintariak urduri jarri zituelako eta horiek, erromatarren laguntzaz, paretik kentzea erabaki zutelako. El Salvadorren hil zuten Ignacio Ellacuria euskal jesuita datorkit burura… besterik gabe.
Bekatuaren izenean badago ezkutuko nahi bat pertsonak eta bere ahalmenak menderatzekoa, erlijioa aitzakiatzat erabilita
Bekatuak aspaldiko kontuetara garamatza. Adan eta Eva paradisuan bizi zirela Jainkoak berak debekatutako fruitua jan zuten, Jainkoa beraren aurkako desobedientzia bat izan omen zen eta hortxe egin omen zuten lehen bekatu mortala. Bekatu original mitikoa. Bekatu horrekin jaiotzen omen gara eta duela 2023 urte Jesusek salbatu gintuelako, bataiatzea nahikoa omen da bekatu hori garbitzeko. Horregatik gu jaio ginenean hirugarren egunerako bataiatu gintuzten.
Bekatu mota asko daude Elizaren aginduetan, baina guk bi ikasi genituen: mortala eta beniala. Masturbatzea bekatu mortala zen eta ezin zenuen jaunartu. Amari sukaldeko armairutik txokolatea lapurtzea beniala zen, baina hori ere konfesatu beharrekoa.
Ez dago bekaturik. Esan badut, esan dut, –behin, lagun batek esan zidan: “Aita Sainduak ere esan omen zian infernurik ez dagoela eta orain ez zegok mundu honetan bizitzerik”– baina norberaren kontzientziak jakingo du zer egiten duen ongi eta zer gaizki. Bekatuak kulpa sortzen du eta batzuetan pertsona baten nortasuna, bizinahia eta sormena puskatzerainoko kulpa. Bekatuaren kontzeptua Mendebaldeko erlijioek, batez ere erlijio katolikoak, erabili izan du gehien eta darabil oraindik ere. Bekatuaren izenean badago ezkutuko nahi bat pertsonak eta bere ahalmenak menderatzekoa, erlijioa aitzakiatzat erabilita.
Bekatua Jainkoa nahigabetu izana bada, jakin beharko dugu zein Jainko den hori eta ze erlazio dugun berarekin. Jainkoa bada, guregandik urruti, zeruetan dagoena, orduan bera han dago eta ni hemen. Beraz, kreatzailea eta ahalguztiduna izanik errez nahigabetu dezaket Jainko hori. Hori ikuspegi dualista bat da. Baina, alderantziz, Jainkoa “ni naizena” ere baldin bada, Jainkoak Jainkoa ezin dezake nahigabetu. Jainkoa den guztiaren esentzia bada, den guztia Jainkozkoa bada eta ni ere bai, zerbait nahigabegarria egiten badut ez du nire barneko Niak egingo, nire ni mentalak baizik, egoak. Beraz, garen jainkotasunaren ezjakintasuna izango litzateke bekatua; horrek ezin du Jainkoa nahigabetu. Eboluzioak eman digun eta ni deitzen diogun adimeneko auto-kontzientzia horretaz aparte, pertsona guztiok daukagu gure barnean benetako izate bat. Ni mentalari deitzen diogu egoa eta askotan, nartzisismoa ere bai.
Orain, autoa gidatzean, zerbait gaizki egiten baduzu, zu zeu izango zara errudun, eta ez aipatu Ertzaintzaren aurrean bekatua egin duzula, barkamena eskatuz, horrek ez baitzaitu isunetik libratuko, elizan konfesatzean gertatzen den bezala. Baliteke errudun ere sentitzea.
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]