“Askapenak internazionalismoa ulertzeko duen modua zigortu nahi dute”

  • Astelehenean hasiko da Askapena erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa. Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañez Askapenako kideentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, bata Askapenaren legez kanporatzea ere. Unai Vazquez auzipetuak eman dizkigu Askapenaren aurkako prozesuari buruzko xehetasunak.


2015eko urriaren 16an - 13:26
Unai Vazquez Askapenako auzipetu barakaldarra (argazkia: Irantzu Pastor).

Hiru saio izango dira datorren astean: astelehenean, martitzenean eta eguaztenean. Beste bi saio urriaren 25ean eta 26an, eta azaroaren 2an bukatzea aurreikusi dute.

Zein da zuen aurkako akusazioa?

Hasieran etakide izatea egozten ziguten ETAren nazioarteko aparatua ginelakoan, eta orain kolaborazioa. Fiskalaren akusazioa sei urtekoa da. Dignidad Y Justiciaren eta antzeko taldeen akusazioa 10 urtekoa da. Hortaz gain, 8.000 euroko isun eskaera eta behin-behineko askatasuna lortzeko bakoitzak ordaindutako 60.000 euroak gehitu behar dira. Azkenik inhabilitazioa. Nire kasuan kartzela eta inhabilitazioa gehituz gero jubilatzeko adin arte ezin izango nuke lanik egin.

Akusazioan Coca-Colaren eta Israelen aurkako boikot kanpainak erabili dituzte?

Bai, akusazioak dioena da boikot kanpainak ez zirela modu naturalean egin, ETAk aginduta baizik. Israelen aurkako nazioarteko boikot, desinbertsio eta zigor kanpaina eta Kolonbiako elikadura sindikatuarekin elkartasunean abiatutako Coca-Colaren aurkako boikot kanpaina dira. Teoria zentzugabea da. Euren justifikazioa da Garzonek [Baltasar] abiatutako “dena ETA da” teoria. Garzonek ireki zuen sumarioa eta Pablo Ruz epaileak jarraipena eman zion.

Askapena, Askapeña Bilboko konpartsa, Herri Aske eta Elkar Truke taldeen ilegalizazioa eskatu dute.

Sorpresa izan zen. Ustez ETAren parte izateagatik atxilotu gintuzten, baina lau urteren buruan, akusazio zehatza egin dutenean, ilegalizazioa gehitu dute.

Gauza batzuk berdin jarraitzen dutenaren adibide al da asteleheneko epaiketa?

Jakina. Urte hauetan ikusi da deus ez dela aldatu, behintzat eskubide zibil eta politikoen aldetik. Are gehiago, atzera egin da. Ilegalizazioen garaia gainditutzat ematen genuen, baina ikusten denez modu gogorragoan bueltatu da. Badirudi kipularen beste azal bat kriminalizatu nahi dutela, herri mugimenduena.

Zein da epaiketaren helburua?

Helburua argia da orain eta atxiloketak egin zirenean ere bai. Hiru lerro jo nahi dituzte: ezker abertzalearen proiektua, herri mugimendua eta internazionalismoa. Espainiako Estatuari mina egiten diotelako ahuldu nahi dituzte. Oso esanguratsua da atxiloketak noiz egin zituzten. Askapenaren aurkako operazioa 2010eko irailean izan zen, eta justu une horretan ETAk jakinarazi zuen aspaldi erabaki zuela ekintza armaturik ez egitea. Hilabete horretan Estatuak, biolentziarik gabe dena posible dela aldarrikatzen zuen berberak, hiru polizia operazio egin zituen Ekinen, Segiren eta Askapenaren kontra. Hauteskunde kanpainan ginen eta atxiloketek nazioarteko proiekzio handia izan behar zuten.

Askapenaz gain, internazionalismoa al da zigortu nahi dutena?

Askapenak internazionalismoa ulertzeko duen modua zigortu nahi dute. Joan eta etorriko elkartasuna dugu oinarri. Guk ez dugu sinesten kanpora elkartasuna ematera goazenik, kontrako da: elkartasuna jasotzera goaz. Horrek aukera ematen digu Euskal Herriko egoera plazaratzeko. Gure borrokak eta prozesuak ezagutarazteko aukera eskaintzen diguten bezala, guk ere aukera berdina eskaintzen diegu Euskal Herrira datozenean. Badirudi horrek min ematen diola Estatuari. Akusazioan agertzen baita Askapena ETAren tresna dela, Espainiako Estatuaren izaera nazioartean deslegitimatzeko.

Epaiketa hau ez da Askapenaren lanaren aurkako ekintza bakarra.

Atxiloketak egin aurretik denbora luzez salatu genuen Askapenaren aurkako kriminalizazio kanpaina areagotzen ari zela. Gero eta sarriago aipatzen zen gaia komunikabideetan; espainiarretan zein espainiarrekin harreman estua zuten nazioarteko hedabideetan ere. Prisa taldeak, esaterako, botere handia du Latino Amerikan, eta Askapenaren aukako kanpaina zikina egin zuen. Adibide bezala, auzipetuta dagoen Walter Wendelinen argazki batzuk argitaratu zituzten FARCeko kide batekin bildu zela akusatuz. Leku publiko batean zen, eta ustezko FARCeko kidea bozeramaile publikoa zen. Egoera modu baldarrenean manipulatu zuten; El Pais-ek azalean Chavez hilzorian jarri zuenean bezala.

Garai horretan hasi zen Askapenaren inguruko ikerketa.

2007an brigada batzuen lanaren inguruko informazio faltsua zabaldu zuten. Giza eskubideen aldeko talde batek Kolonbiako kartzela batera bisita egin zuen. Han egindako argazkiak erabili zituzten ETA FARCekin harremanetan zela salatzeko. Hurrengo urtean brigadako kideek heriotza mehatxuak jaso zituzten Aguilas Negras  taldearen izenean. Gertakaria Bilboko epaitegian salatu zuten, baina artxibatu egin zuten. Horren harira abiatu zuten Askapenaren aukako ikerketa. Hasieran ikerketaren helburua ETA-FARC harremana aztertzea izan zen, baina horrek ez zuenez emaitzarik eman estrategia aldatu zuten. ETA eta Askapenaren arteko lotura bilatzeari ekin zioten “dena ETA da” logikari jarraituz.

Epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean izanik, zer espero duzue?

Egia esan, ez dakigu. Auzi politikoa da. Ez dago dudarik astakeria  politikoa dela eta judizialki ez duela ez buru ez hankarik. Hori nabarmen ikusiko da epaiketan. Horrek ez du deus bermatzen, ordea. Interes eta presio politikoen araberakoa izango da epaia.

Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin ostean alderdi batzuek epaiketa segimendua egingo diotela adierazi dute. Aurrerapausoa al da?

Bai eta ez soilik konpromisoa hartu dutelako, baita erabateko babesa adierazi digutelako ere. Nafarroako Parlamentuko ateak zabalik izatea ere sekulako aldaketa da. Oso jarrera positiboa erakutsi digute, eta epaiketaren ostean berriz joateko gonbitea luzatu digute.

Askotan adierazi duzue, akusazioak aurrera egiten badu ere, internazionalismoak jarraituko duela.

Madrilera herriaren elkartasuna eramango dugu. Milaka pertsonaren babesari esker harro esango diegu Askapenako kideak garela eta leporatzen diguten guztia –Israeli boikota, brigadak, jardunaldi internazionalistak...– geuk egin dugula. Askapena legez kanpo utzita ere, internazionalismoak aurrera egingo du. Askapena desagertuko da erakunde guztiek internazionalismoa barneratzen dutenean; helburua baino, borrokarako tresna baita.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


2023-02-07 | ARGIA
NATOren eta EBren aurkako manifestazio nazionalera deitu dute

“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]


2022-02-23 | Uriola.eus
Askapenak brigadak egingo ditu bere 35. urteurrenean

Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.


2020-11-25 | ARGIA
Kontzentrazio internazionalista deitu dute astelehenerako Donostian, Fadi Hassan palestinarraren aurkako epaiketaren atarian

Datorren azaroaren 30ean, Donostiako Epaitegiaren aurrean 11:15ean kontzentrazioa deitu dute Kaxilda liburutegiak, Biladi elkarteak eta Askapena mugimenduak. Egun horretan bere burua sionistatzat definitzen duen Fadi Hassan palestinarraren aurka epaiketa dute Kaxildako kideek... [+]


2020-05-08 | ARGIA
Hausnarketa internazionalistak abiatuko ditu Askapenak larunbatero streaming bidez

COVID-19ak eragin duen egoera gogorra munduko beste herri batzuk nola bizitzen ari diren jakiteko, hitzaldi zikloa abiatuko du Askapenak. Boterea nola berrantolatuko den eta internazionalismoak egin dezakeen ekarpena aztertuko dute hainbat gonbidaturen eskutik. Maiatzaren 9an... [+]


IRITZIA
Askatasuna eta mugak

Gizakiok libre ote garen, edo hala sentitzen ote garen, erantzuten zailak diren galdera handi eta konplexu horietako bat da, ñabardurarik gabeko jarrera irmorik erraz onartzen ez duten horietakoa. Nik behintzat hala uste dut, iruditzen zaidalako berdin defenda nezakeela... [+]


Eguneraketa berriak daude