Askapenak brigadak egingo ditu bere 35. urteurrenean

  • Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 23an - 08:25
Azken eguneraketa: 09:31

35 pasa dira Askapena Euskal Herria internazionalista eraikitzen hasi zenetik. Haien helburuak lortzeko, brigadak izan dira tresna "garrantzitsuenetako" bat. Jardunaldi horien bitartez, gainerako herri langileekin ezagupenak partekatzea lortzen dute: "Beste herri langileen borrokak ezagutu eta geureak irakaspen horietaz elikatu dituzte ehunka euskal brigadistek, eta, noski, era berean, gure herriko esperientziak gainontzeko herrietara zabaldu izan ditugu".

Horren ondorioz, pandemiak baldintzatutako bi urteren ostean brigadak bueltan dira. Kartelean ikusi daitekeen moduan, 22 zenbakia, 20aren gainetik jarri dute urte hartan egin ez zirenei erreferentzia egiteko. "Bi norabideko elkartasun politikoa" izan da brigadei eta urtero lantzen duten internazionalismoari eman dioten definizioa.  

Aurkezpenean egindako irakurketan, munduko herri langile guztien "askatasuna" jarri dute helburu eta ez "turismo politikoa" egitea, edo laguntza eta irakaspen iraultzailerik ematea. "Jarrera paternalistak bultzatu zein besteen borrokak erakusleiho huts izatera daramatzate", Askapena erakundearen ustez. Beraz, herri borroken "elkar-ezagutza bultzatzeko" eta, bueltatzerakoan, Euskal Herrian internazionalismoa eta haien "askapen borrokak" elikatzeko daramate urte hauek guztiak brigadak antolatzen.

Bueltatzean hasten da lana

Azkenik aipatu dutenez, brigadisten lana Euskal Herrira itzultzean hasten da. Jardunaldietan eskuratutako esperientziak dagokien unean eta lekuan aplikatzen laguntzean hasten da lana, hain zuzen ere. Helburu guztiak lortzeko asmoz, Euskal Herriko borrokalariak brigadetan parte hartzera animatu dituzte. Izena emateko epea otsailaren 21ean ireki zen, eta apirilaren 19ra arte egongo da irekita. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude