Kontzentrazio internazionalista deitu dute astelehenerako Donostian, Fadi Hassan palestinarraren aurkako epaiketaren atarian

  • Datorren azaroaren 30ean, Donostiako Epaitegiaren aurrean 11:15ean kontzentrazioa deitu dute Kaxilda liburutegiak, Biladi elkarteak eta Askapena mugimenduak. Egun horretan bere burua sionistatzat definitzen duen Fadi Hassan palestinarraren aurka epaiketa dute Kaxildako kideek. "Helburua, azken urte hauetan bai Euskal Herrian baita estatuan eta mundu osoan ere, Palestinar herriarekin elkartasunezko ekintza politikoak antolatzen dituzten pertsona zein kolektiboak pairatzen ari diren erasoak salatzea da", adierazi dute.


2020ko azaroaren 25an - 16:06
Fadi Hassan –Javier Ortega Smithean atzeran, alkondararekin eta mugikorra eskuan– Voxeko ekitaldi batean, 2020ko ekainaren 21ean Donostian. (Juan Karlos Ruiz / Foku)

Astelehenean epaiketa daukate Fadi Hassanek eta Kaxildako bi pertsonak eta bertatik pasatzen ari zela istilua ikusi eta erdian sartu zen hirugarren pertsona batek. Elkarren aurkako salaketa gurutzatuak daude tarteko. Twitter hari honetan Kaxildako kideek azaldu dituzte deialdiaren arrazoiak.

ARGIAk orain hiru aste mahai gainean jarri zituen Fadi Hassan izeneko eta Euskadiko Palestinarren Komunitateko presidentearen ibilerak ikerketa erreportaje baten bidez.

"Gustatu ala ez; atzo, gaur eta beti internazionalismoaren praktika politikoa defendituko dugu. Eta elkartasun antifaxista ito eta zigortu nahi dutenak salatzen jarraituko dugula irmo adierazi nahi dugu", adierazi dute.

Egunotan Irutxuloko Hitzan Kaxildako arduradun Esteban Zamora elkarrizketatu du Irutxuloko Hitzako Beñat Parra kazetariak. "Fadi Hassanek egindakoa ikusgarri egitea eta ikuspegi politikotik salatzea, horixe gure kalte-ordaina", adierazi du besteren artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Eguneraketa berriak daude