Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

  • Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna emateaz gain, "borroka berean gaudela" gehitu du.


2023ko otsailaren 24an - 09:52
Askapenaren 2017ko brigada Bolivian. Argazkia: Askapena

2023ko brigada kanpaina abiatu du Askapenak, otsailaren 24ean hasi eta apirilaren 9ra bitarte. Brigadisten lana Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da. Erakunde internazionalistak jakitera eman duenez, "elkartasun internazionalistaren antolakuntza" jarri nahi dute zentroan, bi eremutako antolakuntza, Euskal Herrian eta nazioartean egin beharrekoa.

Aurten garrantzi berezia eman nahi diete Europako brigadei: "Azken hilabeteetako gertakariek argi utzi dute Europar Batasunaren egitura inperialistak apurtu ezean ez dela askapenik izango eta, horregatik, ezinbestekoa da Europako herri langileon arteko harremanak indartzea".

Hortaz, kanpainaren arrazoia, batetik, Che Guevarak elkartasuna herrion arteko xamurtasuna dela esan zuenetik sei hamarkada baino gehiago pasatu diren arren, elkarteak azpimarratu du inoiz baino agerikoagoa dela elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela.

Bestetik, internazionalismoa norberaren askapen borroka nazioarteko estrategia batean kokatzea eta elkartasuna praktikan jartzea dela azaldu du. Horretarako, langileria buru izango duen praktika bultzatzearen garrantzia azpimarratu du: "Euskal Herriko langileriaren askapena nahitaez munduko langileriaren askapenarekin lotuta dago. Euskal Herriko borrokan antolatuta gaudenoi gainontzeko askapen borrokekin batzea dagokigu halabeharrez, hala ez bada, norberaren borrokak ez baitu etorkizunik izango". Hain zuzen ere, munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna emateaz haratago, "borroka berean gaudela" ulertzean datzala gehitu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


2023-02-07 | ARGIA
NATOren eta EBren aurkako manifestazio nazionalera deitu dute

“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]


Eguneraketa berriak daude