Martxoaren 11n kalera aterako gara “NATO eta EB ez! Euskal Herria antiinperialista!” esatera. Data sinbolikoa da, Euskal Herriak orduan ukatu baitzuen NATOn sartzea. 37 urte geroago, Euskal Herri langilea kalera aterako gara, beste behin, erakunde inperialistari ezezkoa ematera. Baina manifestazioa ez da ekitaldi memorialista bat, helburua ez baita atzoko Euskal Herri antiinperialista aldarrikatzea, baizik eta gaurko eta biharko Euskal Herri antiinperialista antolatzea, horretarako beharrezko erantzun irmoa emanez egungo ofentsiba inperialistari.
Askotariko posizioak daude, kapitalaren mundu mailako azken ofentsiba inperialistaren aurrean, eta zenbait arazo analitiko atzeman daitezke. Batetik, Ukrainako frontea (NATOren gerra, Errusiaren aurka) ezin da bereizi burgesia atlantistaren munduko beste fronte inperialistengandik. Ekialde Hurbilaren ezegonkortzea, Libiaren eta Siriaren aurkako gerra inperialista, Mendebaldeko Saharari egindako traizioa, estatu kolpe militarrak nahiz bigunak Abya Yalan, Ekialdeko Europaren ezegonkortzea eta Errusia balkanizatzeko proiektuak, Venezuelaren, Kubaren, Iranen, Aljeriaren, Errusiaren eta abarren aurkako zigorrak, Taiwanen eta AEBen arteko akordio diplomatiko, komertzial eta militarrak… Ez dira elementu isolatuak, ezta eskualdeko kontraesan soilak ere. Helburu argi bat dute: AEBen hegemonia inperialistari eustea, potentzia berriak agertzearen eta “mundu multipolarraren” aurrean.
Inperialismoaren eta NATOren aurkako mugimendu bat antolatzea “erabateko gerrarik ez” esatea da, gerra gastuak areagotzeari eta eskalada militaristari arbuioa adieraztea
Bestalde, inperialismoaren analisi orok eta mugimendu internazionalistaren eraikuntzak, ezinbestean, geopolitikaren eta nazioarteko harremanen logikarekin apurtu behar du. Inperialismoa aztertzea ez baita “nazioarteko harremanak” aztertzea soilik, areago, ekoizpen harremanetan kokatzea da, analisi materialista baten markoan. Zentzu horretan, “gerra-metaketa” dialektikaren baitan ulertu behar ditugu mundu mailako ofentsiba eta bere gerra inperialista fronteak: gerra inperialista ez da sistemaren disfuntzio bat, baizik eta beharrezko baldintza bat, beste metaketa ziklo bati ekiteko eta burgesiaren irabazi tasari eusteko.
Beraz, internazionaliston eta antiinperialiston betebehar politikoa NATOren eta kapitalaren Europaren aurka egitea da. Klase gisa eta Europako herri langile gisa, gure zeregina gerra honetan gerra inperialistaren kontraesanak handiagotzea da, klase eta herri gisa zapaltzen gaituen burgesia inperialista indargabetuta. Hau da, “gerra inperialista, gerra zibil iraultzaile bihurtzea” eta gure bloke inperialistari porrot eginaraztea.
Zalantzarik gabe, inperialismoaren eta NATOren aurkako mugimendu bat antolatzea “erabateko gerrarik ez” esatea da, gerra gastuak areagotzeari eta eskalada militaristari arbuioa adieraztea; baina harago doa aldarria. Manifestuan adierazi bezala, langileon gainesplotazioaren eta prekarizazioaren aurka borroka egitea da, eskubide politiko eta sozialen murrizketen aurka egitea, errepresioaren eta estatu polizialaren aurka egitea. “NATO eta kapitalaren Europa ez” esatea ez da, propaganda atlantistak dioen moduan, putinista edo proerrusiarra izatea; dikotomia faltsu eta tranpatiak zabaltzen dituzte. “NATO eta EB ez” esatea Europako mugimendu proletarioa eta Europako herri langileon borroka berrantolatzeko lehen urratsa da. “NATO ez” esatea klase borrokari baietz esatea da; herrion independentzia sozialistari baietz. Finean, Euskal Herri sozialista eta antiinperialistari baietz.
Horregatik guztiagatik, datorren larunbatean, martxoaren 11n, bete ditzagun Bilboko kaleak!
Andrea Bartolo, Askapenako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]