Chávez, presente!


2023ko martxoaren 15ean - 13:00
Azken eguneraketa: 15:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hamar urte pasatu dira jada 2013ko martxoaren 5 horretatik, eta ezin utzi ahanzturan herrien komandante erraldoi hau.

Ez ditut oso gustuko militarrak, egia esan. Bereziki karrerakoak eta estatu kapitalistetan. Hala ere, egon badaude herriaren nahiak barruan daramatzatenak eta herriaren alde aritu direnak.

Ez ditut oso gustuko pertsonalismoak, munduan eta Abya Yala/Latinoamerikan pertsonalismo asko topatzen baditugu ere. Dena den, kasu askotan, pertsonalismoak sortu badira, iraultzaile horiek herriaren alde ekimen handiak egin zituztelako izan da. Herri kontzienteak berak izendapen horiek hartu ditu ideia eta borroka askatzaile horiekin identifikatzeko. Bolivarianismoa, zapatismoa, guevarismoa… chavismoa, bai! Chávezek historian arrastoa utzi zuelako.

Ez dut gustuko lider hitza, baina, zorionez baino, zoritxarrez, prozesu eraldatzaile guztiek, atzo eta gaur, liderrak behar izan dituzte, ikusmen luzeko pertsonak, etorkizun ezberdina irudikatu dutenak

Ez dut gustuko lider hitza ere, baina, zorionez baino, zoritxarrez, prozesu eraldatzaile guztiek, atzo eta gaur, liderrak behar izan dituzte, ikusmen luzeko pertsonak, etorkizun ezberdina irudikatu dutenak eta bidea jorratu dutenak, herriaren sektore kontziente eta antolatuekin batera. Klase borrokaren testuinguruan, herriak dira historiaren motorra, indarra. Baina abio-motorrak behar dira, eta bolantea trebeziaz maneiatzen dakitenak. Aurretiko formakuntza eta antolakuntza ez badago, eraikitzeko alternatiba zirriborratua ez badago, herriaren haserrea, amorru-uholde hori, ibilbide motzeko matxinadetan galduko da.

Ur asko datorrenean ubidetik gainezka egiten du ibaiak, baina egunak igarota bere hasierako ubidetik jarraitzen du pasatzen. Gutxiengoetan, ubidea aldatzea lortzen da, ur-emaria beste norabide batetik eramateko. Baina horretarako ubide alternatibo horiek aitzurtuta egon behar dira. Eta Chávez izan zen zulakari horietako bat. Lider bat, inolako zalantzarik gabe. Bere formazioagatik, bere gaitasunengatik, bere proiektuagatik, emandako ereduagatik eta herri apalaren beharrekin ezin baino hobeto konektatzen jakiteagatik.

Ez ditut gustuko teoria konspiranoikoak ere, eta, momentu honetan ebidentzia nahikorik ez omen badaude ere, CIAk Chávezi minbizia sortzeko ekimenak egin izana nahiko posiblea da, bai. Fidelen kontra 800 hilketa plan baino gehiago diseinatu ziren, mota guztietakoak. Zientzia eta teknologia garapenarekin batera, minbizia sortzeko moduak ziur asko findu direla, aurrekontu milioiduna atzean. Agian egunen batean jakingo dugu. Agian ez. Chávez AEBetako interesen kontrako mehatxua zen. Etsaia zen. Horrela izendatu zuten esplizituki. Eta horrek zer esan nahi duen badakigu.

Chávez gertakari historikoa izan zen. Amestutako Gure Amerikako askatasunaren aitzindariei erreleboa hartu ziena, noiz eta neoliberalismoa gogorren jotzen ari zen momentuan

Chávez gertakari historikoa izan zen. Amestutako Gure Amerikako askatasunaren aitzindariei erreleboa hartu ziena, noiz eta neoliberalismoa gogorren jotzen ari zen momentuan. Inperialismo yankiak eta bertoko oligarkiek banatutako herrien arteko integrazio latinoamerikarra ardatz, beste etorkizun batera bideratzera ausartu zen, herriaz blai eta zonaldeko beste buruzagi, herri mugimendu eta erakunde askorekin batera. Baina, Abya Yalatik haratago, munduko herrietarako eredu bihurtu zen. Euskal Herrian ere borrokakide sentitu dugu askok Hugo Chávez eta mugimendu bolivarianoa.

Lau lerrotan ezin dira laburtu erraldoi baten hainbeste alderdi. Baina horietako bati egingo diot aipamen, berebiziko potentzialitateagatik: eredu komunala, herri boterearen garapen egituratua. Izan ere, Chávezek argi ikusi zuen sozialismorako bidean estatu burgesaren aldamioa ez zela tresna baliagarria, erabateko oztopoa baizik. Horregatik, prozesu bolivartarraren hasierako urteetan estatu entitate usteldu askori zubia egin zion, eta herriaren beharrei erantzuteko ekimen paralelo batzuk martxan jarri zituen, Misioak deritzoten iniziatibak, hain zuzen ere.

Helburua handinahikoa bezain beharrezkoa zen: estatu kapitalistaren egiturak herritik saretutako egiturekin ordezkatzea

2010eko hamarkadan sartuta, salto kualitatiboa eman zen sistema komunala teorizatuta, legeen bitartez bide juridikoa irekita eta herri osoan zabaltzeko baliabideak jarrita. Helburua handinahikoa bezain beharrezkoa zen: estatu kapitalistaren egiturak herritik saretutako egiturekin ordezkatzea. Hots, estatu burgesaren azpiegiturek ezarritako harreman ekonomiko, sozial eta administratiboak gainditzea.

Ezberdintasunak ezberdintasun, Errusian sovietekin egin zen moduan: botere paralelo bat eraiki ezarritako botere zaharra ordezkatzeko. Kanpoko eta barneko oztopoez gain, komunak, gaur, errealitate bat dira, apaltasunetik garatzen jarraitzen duen giltzarria. Kapitalismoaren ozeanoan irlatxo batzuk baino ez dira, baina lurra irabazten ari dira herri boterearen artxipelagoa osatzeko; gero eta zabalagoa, gero eta koordinatuagoa, gero eta boteretsuagoa. Eraikuntza kolektibo horretan Chávezen ondarea oso sakon dago txertatuta. Chávezek estrategikotzat zuen sistema komunala. Bere esanetan, “komuna izan behar da sozialismoa erditzeko espazioa”.

Herrien askapen prozesuan, memoria ezinbesteko elementua dugu. Horregatik, bere desagerpen fisikoaren 10. urteurrenean, Chávezen figura eta ondarea aldarrikatzen jarraitu behar dugu. Chávez, presente!

Iñaki Etaio, Askapenako militantea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Eguneraketa berriak daude