Hausnarketa internazionalistak abiatuko ditu Askapenak larunbatero streaming bidez

  • COVID-19ak eragin duen egoera gogorra munduko beste herri batzuk nola bizitzen ari diren jakiteko, hitzaldi zikloa abiatuko du Askapenak. Boterea nola berrantolatuko den eta internazionalismoak egin dezakeen ekarpena aztertuko dute hainbat gonbidaturen eskutik. Maiatzaren 9an izango da lehen saioa, Italiako Napoli Zero81ko bi kideren eskutik.


2020ko maiatzaren 08an - 10:33
Argazkia: Freddy Davies

Berez gogorra den egoerari VOCID-19a batu zaiola eta horrek langileen bizitzak pobretu eta agintarien kontrola areagotu dituela adierazi du Askapenak. Horren aurrean, kapitalaren “azken erasoari” aurre egin behar diotela diote, “ofentsibarako eta eraikuntzarako garaia da, eta borroka internazionalista izan behar da herrion garaipenaren bermea”.

Hori horrela, internazionalismoak egin ditzakeen ekarpenak aztertzeko, datozen asteotan larunbatero hausnarketa internazionalistak abiatuko ditu Askapenak. Munduko hainbat herritatik ekarriko dituzte hausnarketak sarearen bitartez: Italiatik, Venezuelatik eta Palestinatik, besteak beste. Hitzaldiak Askapenaren Youtubeko kanalean izango dira ikusgai jatorrizko bertsioan.

Maiatzaren 9an emango diote hasiera, Italiatik. Napoli Zero81ko bi kide izango dira hizlariak. Youtubeko kanalean egongo da bertsio originalean, eta euskarazko interpretazioa nahi izanez gero ZOOM aplikazio bitartez egongo da horretarako aukera esteka honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude