Arrazoi teknologikoa vs teknokraziaren hezkuntza


2021eko abenduaren 24an - 05:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aldaketa teknologikoekin batera, aldeko jarrera sustatzeko moduko narratiba eta diskurtsoak eraikitzen dira aurrerabidearen izenean. Funtzio legitimatzailea beteko duten eraikuntza diskurtsiboak dira. Merkatu interesaren zerbitzupean, diskurtso bakarraren norabidean jokatzen dute, diskurtso hegemonikoan ondo txertaturik. Esaterako, hezkuntzaren esparruan ere, non eremu digitalaren garapen beharrak tekno-diskurtsoen ugalketa ekarri duen; aldi berean baina, arrazoi teknologikoa hezkuntza prozesuen gidari bihurtzen den neurrian, pedagogia giza eraldatzaileari eta pedagogia kritikoari muga jartzen zaie. Haatik, aurrerabide teknologikoa galdekatzea ez da jarrera primitibista edo hutsala, hezkuntzak ekonomia digitalaren auzian zein funtzio betetzen duen hausnartzea baizik, edonola, testuinguruan jartzeko bidezko ariketa.

Dagoeneko egiaztatu liteke merkatuaren bidez salgarriak diren hezkuntza egitasmo, programa, zerbitzu eta digitalizazio premiek, teknologia digitalen narratiba goraipatzen dutela, ortzimuga tekno-utopikoaren lilura hezkuntzara txertatuz. Hainbat praktika merkantilista, sistemak jasaten duen sakoneko krisiaren soluziobide “neutrala” bailitzan aurkezten da, epe motzerako arrazoi teknologikoaren soluziobide.

"Milioika erabiltzaileren datuak korporazio digitalen esku jartzen ari dira egunerokoan. Mendekotasun-egoera sustatzen dituzten lan praktikak, errutina pedagogikoetan arinki txertatzen ari dira"

Komunikazio digitalaren eredu hegemonikoak, baina, kapitalismo global garaikidearen kidetasuna aspalditik zuen. Elkar elikatu izan diren neurrian, neoliberalismoari funtzionala zitzaion gizarte-eredu digitalaren eskaintzan zetzan bere arrakasta, azal abegikor eta erakargarriaren mozorropean. Egungo gizarte ereduaren bizierek, bizkortu baino ez dute egiten norbanakoen datu bidezko kolonizazio kultural eta mugarik gabea. Esan liteke, Silicon Valleyko megakorporazien nagusitasun digitalak gaina harturik bizi garela kapitalismo teknologikoaren gizartean, eta nola ez, ondorioz, sistema hori hezkuntza interesetara indarrez hedatzen dela. Hezkuntzaren muinak beharko zukeen funtzio eraldatzailea ez baizik gizarte eredu neoliberalaren funtzio erreproduktiboa indartua ateratzen da. Hala egiaztatu litezke hezkuntza esparruaren hainbat praktika, megakorporazioen nagusitasun teknologikoan harrapaturik, hots, plataforma komertzialen mendean.

Hezkuntza tresnatzat erabiltzen diren korporazio teknologikoek ezarritako baldintzen onarpena, hezkuntza zereginaren ohiko betebehar bihurtu da. Milioika erabiltzaileren datuak korporazio digitalen esku jartzen ari dira egunerokoan. Mendekotasun-egoera sustatzen dituzten lan praktikak, errutina pedagogikoetan arinki txertatzen ari dira. Pandemiaosteak eragindako hezkuntzaren digitalizaziorako mihiztatze globalaren nagusitasuna, Google eta Microsoften eskuetan dago gurean, hezkuntza digitaleko korporazio teknologiko garrantzitsuenak bihurtu eta euren nagusitasuna gizarte garatuen mundu osoan ezarri dutela. Korporazio teknologiko horiek hezkuntza digitalaren bidez biltegiratzen eta prozesatzen ari diren datu digital mugagabea, gizarte kontrolerako informazio baliotsu gisa eskuratzen dute.

Hezkuntza munduko datu-biltegiratzeak, kapitalismo digitalaren industriak egiten duen bezala, Big Daten algoritmo masiboen prozesamenduen bidez funtzionatzen du. Horregatik, hezkuntza-digitalizazioko prozesuetan sortzen den morrontza digitala aztertu, bideratu eta agerian jarri beharko da luze baino lehen hezkuntza komunitatean, eta oro har gizartearen aurrean. Hain zuzen, hezkuntzatik eratortzen diren datu bilketa erraldoi horiek, oso informazio-iturri desiratua bihurtzen direlako kapitalismo teknologikoaren zabalkunderako. Hezkuntzaren bertsio digitala ugaltzen doalarik, hezkuntzaren merkantilizazioa ere areagotzen ari da, hezkuntzak gizartean betetzen duen funtzio erreproduktiboa logika neoliberaletik elikatzen duela.

Hezkuntza-politikaren eraldaketa sakonik gabe, kapitalismo digitalaren botere korporatiboak indartzen jarraituko du, gobernantza digitalaren imajinario sozio-teknikoa aldatzen hasi ezean. Ikuspegi sozio-tekniko burujabearen beharra agerikoa da, makrodatuen hezkuntza politikak darabilkien teknologia praktiken aurrean irizpide bateratu eta kritikoz aritu ahal izateko. Hezkuntzaren erantzuna, datuen burujabetza bidetik etorri beharko da. Merkataritzaren testuinguruan, hezkuntza sistema produkzio-moduen logikatik ulertuz gero, hezkuntzaren balioa kapitalaren logikari lotzen zaio. Hezkuntza-politikaren eredu horrek mendekotasun anitzetara garamatza (datuena, hizkuntzarena...) haatik, logika neoliberal digitalizatzaileak, hezkuntzaren bidea, kontrolerako eta negozio berrietarako eremu ezin hobea bihurtzen du.

Hala bada, hezkuntzaren bokazio publikoa ezin da izan garaikidetasunaren arrazoi teknokratikoaren zerbitzurako tresna, alderantziz, salaketa-prozesu demokratizatzailea indartzeko bidea baizik; hara, morrontza digital orokortuari muga jar lekioke, eta, aldi berean, gizartea sozialki eraldatzeko gaitasunean oinarritutako hezkuntza aukera berriak sortu, datuen burujabetza ez ezik, trantsizio ekosozialaren hezkuntzaz arduraturik. Hor baitago etorkizunerako gakoa: gertuko komunitate trinkotuak bizitzaren norabide burujabea jorratzeko gaitasunean.

Hain zuzen, egungo tekno-diskurtsoak azpimarratzen duena da teknologiak hezkuntza-prozesuetan duen nagusigoa arrazoi ekonomiko digitalaren araberakoa dela, arrazionaltasun teknologikoak liluratzen duela, hots, globalerako balioak, kontrolerako irrikak eta merkaturatzeko gaitasunak.

Esandakoengatik, tekno-diskurtsoen erabilera ez da neutrala, oinarritzen duen teknologiei darien zilegitasun modernoaren diskurtsoa baizik. Proposamen pedagogiko giza eraldatzaileari ez, baizik teknologia premiari lerratzen zaio. Pedagogia kritiko, sozial eta eraldatzailea, erredukzionismo teknologikoan agortuz. Narratiba hori eremu pedagogiko osoan nagusitzen den neurrian, eredu neoliberalak ezartzen duen arrazionaltasun teknokratikoaren mesederako baino ez da izango, hots, teknokraziaren hezkuntza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude