Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: “Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara”

  • LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada gogorra" nabarmendu du. Heriotza salatzeko mobilizazioak egingo dituzte.

TKVko langileen elkarretaratzea istripua salatzeko, pasa den martxoan. Argazkia: Mondraberri

2024ko apirilaren 10ean - 10:38
Azken eguneraketa: 11:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beste heriotza bat langileen artean, beste behin garraioaren sektorean. Martxoaren 14an Fagor Ederlan kooperatibarentzat materiala garraiatzen ari zen TKV Taldeko Orixol Garraioak enpresako 25 urteko langilea larri zauritu zen, zama gainera erori zitzaionean. LABek jakinarazi du asteartean hil dela, "istripuak eragindako zauri larrien ondorioz".

Sindikatuak elkartasuna adierazi die hildakoaren senide eta lagunei, eta gogorarazi du jadanik hamazortzi direla lanean hildako langileak urtea hasi zenetik. Baina kopuru hori ez da kasualitate bat: "Lan istripu arin eta larrien kopuruen gorakada gogorra jasaten ari gara", azaldu du LABek.

Garraiolariak, bitartekorik gabe lanean

Heriotza garraioaren sektorean gertatu izana ere ez da kasualitatea, istripu larri eta hilgarri gehien jasaten duen sektoreetako bat baita: "Sektore honetako langileek, trafikoko istripu traumatikoez gain arazo kardiobaskularrak modu nabarmenagoan pairatzen dituzte, eta laneko faktoreek eragin altua dute", azaldu du sindikatuak.

Garraioan aritzen diren langileek badituzte arrisku gehiago, zamaren karga eta deskarga prozeduretan ematen direnak esaterako, "nahiz eta lan hori ez dagokien"

Gainera, garraioan lanean aritzen diren langileek badituzte arrisku gehiago, zamaren karga eta deskarga prozeduretan ematen direnak esaterako, "nahiz eta lan hori ez dagokien". LABek ziurtatu duenez enpresa askotan ez da segurtasun arau hori errespetatzen eta garraiolariaren eskutan uzten da lana, bitartekorik ez duen arren.

ESK sindikatuaren esanetan 2008tik 1.044 langile hil dira lanean ari zirela eta "instituzioetatik beste aldera begiratzen dute neurririk hartu gabe".

Mobilizazioa

Arrasateko heriotza salatzeko LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE-Etxalde sindikatuek osatzen duten talde intersindikalak mobilizazioak iragarri ditu.

Istripua gertatu zenean ere elkarretaratzea egin zuten TKVko langileen ordezkariek, LABek eta ELAk deituta. Orduko hartan salatu zuten TKVko zuzendaritzari sarritan eskatu zaiola prebentzioaren eta segurtasunaren arloan neurri gehiago hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Eguneraketa berriak daude