Margoketak egin dituzte Gasteizko Aernnova, Artikako Orbital Critical Systems, Barakaldoko ITP Aero eta Andoaingo SAPA enpresetan. Armak egiten dituzte negozio horiek, eta gerraren kolaboratzaile modura seinalatu dituzte pintaketen bidez. Kontseilu Sozialistek martxoaren 31rako eta apirilaren 1erako antolaturiko mobilizazioetara batzera ere deitu dute.
Badirudi ez daukala atzera-bueltarik Europan azken urtean etenik gabe larriagotu den gorakada belikoak. Mendebaldeari dagokionez, besteak beste, aparatu politiko-militarrak berrarmatzen ari da oligarkia; bereziki, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea delakoa, NATO modura ezaguna dena. Estatu kideak gelditu gabe ari dira inbertsio militarra areagotzen eta gerrarako indarretara bideratutako partidak handitzen, Espainiako Estatuko nahiz Frantziako Estatuko azken aurrekontuek erakusten duten modura.
Erakunde publikoek hamarkadak daramatzate, zuzenean nahiz zeharka, gerra finantzatzen. Zuzenean, adibidez, "defentsara" bideratutako aurrekontuak indartuta; eta zeharka, besteak beste, armagintzan jarduten duten hainbat enpresa finantzatuta eta bultzatuta. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, 90eko hamarkadan utzi zion "arma laburrak" ekoizten zituzten enpresei dirua emateari, baina aeronautika enpresei erreparatu zien orduan: Jaurlaritzak diruz lagundu zuen, esaterako, ITP Aero eta Aernnova (lehen Gamesa zena) martxan jartzea. Sektorea sendotuko zuen enpresa azpikontratisten sare oso bat ere sustatu zuen.
Gaur egun ere armak ekoizten jarraitzen dute Euskal Herrian kokatutako hainbat enpresak; ehunka dira arma industriarekin lotura zuzena daukaten Euskal Herriko negozioak. Ezaguna da, esaterako, ITP Aero, Aernnova, Orbital Critical Systems nahiz SAPA enpresek armen ekoizpenean daukaten parte-hartzea. Sektore aeroespazialean aritzen dira ITP Aero, Aernnova eta Orbital Critical, eta ibilgailu militarrak egiten ditu SAPAk.
Gerraren konplize zuzenak
Horri guztiari lotuta, azken egunetan lau enpresa horiek markatu dituzte Euskal Herrian. Zehazki, margoketak agertu dira ITP Aeroren Barakaldoko (Bizkaia) egoitzan, Aernnovaren Gasteizko (Araba) egoitzan, Orbital Critical Systemsen Artikako (Nafarroa) egoitzan eta SAPAren Andoaingo (Gipuzkoa) egoitzan. Besteak beste, "Gerraren negoziari ez", "Gerraren konplizeak" eta "Kolaboratzaile" mezuak irakur daitezke pintaketetan. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean mobilizatzeko deiak ere ikus daitezke.
Egun horietarako, hain justu, mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek, NATOren kontra, gerra eta basakeria kapitalista gelditu lelopean. Baionan (Lapurdi) izango da manifestazio bat martxoaren 31n, eta Iruñean (Nafarroa) eta Gasteizen, berriz, apirilaren 1ean.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]