Arkaitzerrekako urarekin hazitako letxugak, Gipuzkoako Aldundiko agintariei "oparitzeko"

  • Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubietako planta ondoan dagoen errekako urarekin hazitako barazkiak "oparitu" nahi izan dizkiete Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei, toki horretan izandako isuri kutsagarriak argitu daitezela eskatzeko.

Arkaitzerrekako urarekin "ondu" dituzte letxugak Donostiako Gipuzkoa Plazan (argazkia: EAM)

2022ko abuztuaren 16an - 13:55

Zubietako lurretik hazitako letxugak Gipuzkoako Foru Aldundira eraman eta Arkaitzerrekako urarekin "ondu" dituzte  Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko (EAM) kideek astearte honetan, foru agintariei "oparitzeko". Eneko Goia Donostiako alkatearentzat, Jose Ignacio Asensio GHK partzuergoko lehendakariarentzat eta Marisol Garmendia ingurumen diputatuarentzat ziren letxuga horiek, besteak beste. Baina "ez dituzte hartu nahi izan".

Modu horretan salatu nahi izan dute oraindik argitu gabe daudela Zubietako erraustegiaren azpitik igarotzen den errekan uztailean izandako isurien jatorria. "Olano jauna: zer gertatzen ari da erraustegian?" pankarta zabaldu dute Diputazioko Jauregiaren aurrean mugimenduko kideek.

Pasa den uztailaren 13an atzeman zuten kutsadura Arkaitzerrekan, ARGIAk ezagutarazi zuenez, eta hainbat egunez ura kolore nabar batez kutsaturik jaitsi zen erraustegitik behera. Erraustegia kudeatzen duen GHKren esanetan erraustegitik ez da isuririk sortu, nahiz eta ez duen argitu isuria nondik datorren. URA agentziak berriz, ez ditu harturiko laginen emaitzak oraindik publiko egin.

Usurbilgo Udalak eta EAMeko kideek euren kabuz harturiko laginen lehen emaitzek, baina, baieztatu dute erreka oso kutsaturik jaitsi dela, 2020 ehunka arrain hil zituen isuria baino gehiago seguruenik. Beste hainbat elementuren artean, metal astunak ere aurkitu dituzte lagin horietan. Guardia Zibila isuri hori ikertzen ari dela jakinarazi du GuraSOS elkarteak. Hain justu, duela bi urteko isuriarengatik fiskaltzak inputaturiko lagunek irailean deklaratu beharko dute epaile aurrean.

Donostiako Udaleko –erraustegia bere lurretan dago eraikia– zein Gipuzkoako Aldundiko arduradunek ez dute orain arte adierazpenik egin auzi honen inguruan. "Isilik egon diren agintari" horientzat eraman dituzte letxugak errausketaren kontrako kideek, hain zuzen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude