Bertan behera Bilboko udaltzainei euskaraz egiteko eskatzeagatik jarri zioten 900 euroko isuna

  • Arkaitz Zarraga Bilboko euskaltzaleari arrazoia eman dio epaileak eta bertan behera utzi du jarri zioten 900 euroko isuna. Epaiak, dena den, ez du aipatu ere egiten euskaraz artatua izateko eskubidea eta gaztelania hutsean eman diotela salatu du sare sozialetan.


2020ko maiatzaren 29an - 19:51
Arkaitz Zarraga, artxiboko argazki batean.

Duela bi urteko Aste Nagusian eztabaida desatsegina izan zuen Arkaitz Zarraga euskaltzaleak zenbait udaltzainekin. Berak euskarazko tratua jasotzeko eskubidea zuela eta euskaraz hitz egiteko eskatu zuen, eta etxera 900 euroko isuna eraman zuen mozal legea apliakatuta, udaltzainei errespetua faltatu ziela adieraziz.

Maiatzaren 29an iritsi da epaia, honela jakianrazi du Zarragak: "Bilboko udaltzainekin izan nuen aferaren sententzia heldu da! Irabazi dugu! Isunak bertan behera utzi ditu epaileak! Hala ere epaia erdara hutsean! Eta sententzia epaile arrotz batena, argi eta garbi". Hari honetan xehetasun gehiago eman ditu.

"Sententzia irmoa da! Euskarazko bertsioa eskatuko dugu, jakina, baina ni behintzat, pozik bai, baina ez konforme. Argi dago justizia horrek ez dakarrela Justiziarik euskaldunontzat. Kontua da administrazio guztiek berdin egin behar duten. Batzuek badute aldatzen hasteko garaia! Dena dela, Bilbon bereziki, bada garaia herritik ere, azpitik gorantz, periferiatik erdirantz sakatzen hasteko. Gora Bilboko euskaldunak! Egurreeeeee", adierazi du.

Arkaitz Zarragak epaitegietara jo zuen jarri zioten isunaren aurka, eta udaltzainek adierazi zuten iraindu egin zituela. Zehazki, udaltzainetako batek "puta chula" deitu ziola euskaraz esan zuen. Hori izan da epaiaren gakoetako bat, Zarragak epaiketan esan baitzuen hori gezurra zela, ez zuela inor iraindu eta galdera bota zion bueltan ea nola esaten zen hori euskaraz. Udaltzainek ez zuten jakin.

"Isuna eskubidea urratu duenari jarriko baliote, gauzak aldatzen hasiko lirateke", adierazi zuen Zarragak ARGIAn egin genion elkarrizketa honetan, Eneka Alvarezekin batera.

Arkaitz Zarraga 1972an Bilbon jaio zen. Euskaltegiko irakaslea da, une honetan Basauriko Udal Euskaltegiko zuzendaria. Euskal Filologian lizentziatua, Soziolinguistika eta hizkuntzen irakaskuntza ditu arlo landuenak. UEUko glotodidaktikako sailburua da eta Hau Pittu Hau konpartsako kidea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2024-02-15 | ARGIA
Helegitea jarri diote 119 administrari-plaza egonkortzeari, hizkuntza eskakizuna dutelako

LABek ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko 119 langileak egonkortzeko egin den bidea bertan behera gelditu daitekeela, hizkuntza eskakizuna ezarri izanagatik helegitea aurkeztu dutelako. LABek eta ELAk elkarretaratzea deitu dute otsailaren 16rako, Donostian.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Agurne Gaubeka
"Euskararen aurkako estrategia judizial eta politikoari erantzun behar diogu"

Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz,... [+]


2024-02-09 | ARGIA
Epaileen euskarafobia salatu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Zizur Nagusiko Udalaren aurka eman den azken epaia salatzeko. Udalak langile lanpostu batean ezarritako hizkuntza eskakizuna atzera bota du epaitegiak.


Eguneraketa berriak daude